Bidasoaldeko Lagunak-ek Mercadona ezartzeko Arason industria lurra berkalifikatzea salatu nahi du

Ez ohiko bilkuran eta aldez aurretik inolako eztabaida publikorik sustatu gabe, urtarrilaren 7an Irungo Udalak Araso indutriagunean lur zati bat industria kalifikaziotik komertzio kalifikaziora aldatzea onartu zuen, bertan Mercadonako komertzio gune bat altxatzeko.

Azaroan, Bidasoaldeko Lagunak osatzen duten talde ekologistak, naturzaleak eta Auzo Elkarteen Federazioak publikoki eskatu genion Udalari Mercadonarentzat beste kokapen bat bilatzea hiritik hurbilago. Eskaera horrek ez zuen inongo erantzunik jaso eta orain ikusi dugu Gobernu Taldeak, oposizioko zenbait talderen laguntzarekin, berkalifikazioa onartu duela, garai batean Udal bilkuretan onartutako iraunkortasun akordioak urratuz. Besteak beste, 2007 urtean onartutako Lekuko Agenda 21aren ekintza planak hurrengo konpromisoa eta ekimena biltzen du: “hiriguneetan komertzio aktibitatea bultzatzea, hiriaren kanpoaldeko eta industria kalifikazioa duten lurretan bere garapena sahiestuz”. Dokumento berak biltzen du Udalaren konpromisoa dela hiritarren parte hartzea bultzatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak garatzea, nagusiki hiriaren gai estrategikoen inguruan. Erabaki honekin ikusi dugu berriro, gatazka eta eztabaida reagiten duten gaien aurrean, Udalak hiritarren parte hartzea sahiesten duela.

Beste aldetik, Irungo Mugikortasun Iraunkorrerako Planak motordun ibilgailuen joan-etorriak gutxitzeko konpromisoa jasotzen du argi eta garbi, horretarako hiri trinkoago garatu nahi delarik. Mercadona Arason kokatzeak bete betean jotzen du konpromiso horren aurka. Gainera, kalitatezko lanpostuak sortzeko asmoz onartu zen bere momentuan Arasoko industriagunea eraikitzea eta industria erakartzeko eta garatzeko hitzarmen bat sinatu zen SPRILUR enpresa publikoarekin. Mercadona bertan kokatzeak aipatu hitzarmenaren planteamenduarekin talka egiten du.

Bidasoaldeko Lagunak Udalaren jarrera salatu nahi dugu, izan ere, beste behin berak Udal Bilkuretan onartutako ingurumen eta lanpostuen sorrerarako konpromisoak hautsi ditu, eztabaida eta gatazka reagiten duten gaietan hiritarren eta elkarteen parte hartzea ukatuz.

Bidasoaldeko Lagunak: Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/ Birdlife-Donostia, Federación AA.VV. OIASSO 2000

Etiquetas: