Hondarribiko EH Bilduren Herri Programaren eztabaidarako Topagunea

Hondarribiko EH Bildu.- 2015eko Udal Hauteskundetarako Hondarribiko EH Bilduko kideok, ahalik eta Hondarribiar gehienen proposamenekin osatutako Herri Programa partehartzaile bat aurkeztu nahi dugu, herri abertzale, euskaldun eta ezker ikuspegitik eraikitako Hondarribia berria sortzeko.

Honela, Herri Programa osatuko duten puntu guztiak eztabaidara atera nahi ditugu.

Eztabaida hauek, horretarako espreski antolatuko ditugun batzar irekietan egingo dira, baina ez dugu hor geratu nahi, eztabaida ahalik eta ireki eta parte hartzaileena izan dadin, baliabide berri bat jarri dugu abian:

Topagunea. Hondarribiko EH Bilduren eztabaidagunea.

Topagunea, Internet bidezko eztabaidagune irekia da, gai berriak proposatu, dauden gaiei iruzkinak egin edota bozkatzeko aukera ematen duena.  Bertara iristeko, http://topagunea.ehbildu-hondarribia.org helbidera jo besterik ez duzu.

Erabilera errazekoa da eta gainera Topagunean bertan aurkituko duzu parte hartu ahal izateko jarraitu beharreko pausuak. Hala ere moldatzen ez bazara, astelehenero arratsaldeko 19.30etatik 20.30ak bitarte Muara elkartean egongo gara behar dituzun azalpen guztiak gustura emateko prest.

Etiquetas: