Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko kideek 7. jardunaldian emaitza txarrak lortu dituzte

Joan den larunbatean 2015eko Gipuzkoako ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Horrela bigarren eta hirugarren mailako lehen faseari amaiera eman zaio eta Hondarribiako hirugarren mailako taldeek azken jardunaldi honetan jasotako porroten ondorioz ez dira igoera play offa jokatzeko sailkatu.

Bigarren mailako taldeak azken jardunaldian irabazi zuen berriro ere, baina, lehen faseko lanak txukun egin arren, puntu erditik ez du igoera play offa jokatzerik izango eta mantentzeko play offa jokatu beharko du.

Lehenengo mailako eta preferenteko taldeek hartutako linea ona moztu eta berriro ere puntu erditik galdu zituzten beren partidak. Hala ere, beren mailetako sailkapen tauletan erdialdean daude momentuz.

Etiquetas: