AHT gelditzeko maiatzaren 30ean Atxondon egingo den mendi martxarako deialdia

Mugitu! AHT Gelditzeko!.- AHTaren aurkako manifestuaren kanpainiaren baitan gure herria aukeratu da, Atxondo, maiatzaren 30ean mendi martxa egiteko.

Atxondo aukeratu izana ez da, beste batzuetan gertatzen den moduan, azpiegitura txikitzaile honek eragiten dituen kalteak ikustarazteko modua. Gure herrian, zorionez, oraindik ez da makinarik sartu eta, beraz, mendi martxa bertan egingo dugu AHTaren “y greko” guztian zehar orain arte ikutu gabeko herri bakarrak gainean daukan arriskua ikustarazteko.

AHTak bere trazatu osoan izango lukeen zubirik handienetarikoak eragingo lituzkeen kalteak, gure herria erdibituta nola geratuko zen eta honez gero bestelako obrek eragin dituzten kalteak ikusi ahal izango dituzte mendi martxara Euskal Herri osotik hurbiltzen direnek.

Ikusi ahal izango dute, baita ere, mehatxu guztien aurrean zutik dirauen herri bat. Egun osoko egitaraua  prestatzen ari gara jai giroan elkarrekin AHTari ezetz esateko beste behin ere.

Euskal Herriko bazter guztietatik eguna gurekin batera igaro nahi duten guztiak besoak zabalik hartuko ditugu, guztion artean ozen aldarrikatzeko orain dela unea AHT behin betiko gelditzeko.

Hau izango da egitaraua:

 - 10:00etan Mendi martxa egingo dugu, kalte handiena jasoko luketen guneak bisitatuaz. Ibilbide erreza izango da, ume eta adinekoek ere egin ahal izango dutena.

 - Eguerdian, menditik herrigunera jeitsi eta kalejira-poteoa egingo dugu kaleetan zehar, trikitilariek lagunduta.

 - 15:00etan herri-bazkaria eta, bazkal ostean musika ikuskizuna plazan (euririk egingo balu, plaza ondoko frontoian).

 - 17:00etan, amaitzeko, ekitaldia.
 

AUTOBUSA Gipuzkoatik Atxondora (Autobuserako izena emateko: ahttavgeldituorain@gmail.com helbidera mezu bat bidali): Gipuzkoatik Atxondoran joateko autobusa antolatu da. Geldiune hauek egingo ditu: Irunen (8’15etan San Juan Plazako autobus geltokian), Oarsoaldean (8’30etan Oreretako Iztieta plazan), Donostian (8’45etan Atotxako Renfe-ren tren geltokian). Tolosaldeatik autobusa hartzeko aukera egongo da, Tolosatik 8’16etan Donostiara abiatzen den aldiriko trenarekin konbinatuz.

Etiquetas: