Bihar hasiko da AHTren aurkako III. Bizikleta martxa desobeditzailea

cartelBihar hasiko da, Castejonen, Mugitu! mugimenduak antolaturiko AHTren aurkako III. Bizikleta Martxa desobeditzailea. Aurtengoan Nafarroatik Arabara egingo da ekintza hori: uztailaren 25ean hasi eta 8 eguneko ibilbidean Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Zigoitiara hurbilduko da, abuztuaren 1ean Gasteizen amaitzeko. Hori dela eta, “LURRAREN ALDE BIZI-BIZI” lelopean egingo den AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailean partehartzeko dei egiten dugu.

AHTren gaia dela eta, ulertezina da Nafarroan AHTren obrak eta egitasmoa berehala geldiarazteko erabakirik ez hartu izana eratu berri den gobernuaren akordioan.  Izan ere, AHT gelditzeko aldarrikapenak babes sozial zabala du: porrot egin du proiektu honek, milioak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzelak eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. AHTren egitasmoa Nafarroan lurraldea alderik alde zeharkatzen duen orbain bat da. Porlanaren politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu AHTren erokeria geldiarazten.

Hortaz, herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeria berriro salatu nahi dugu, eta lurraren alde borrokatzen duten pertsona zein kolektiboekin elkartu. Asteburu honetan, kasu, Tafallako herritarrekin elkartuta Amalurraren defentsa aldarrikatuko duen AHTren aurkako eta tren konbentzionalaren aldeko monolito bat inauguratuko dugu, igande arratsaldean Tafallako tren geltokiaren ondoan. Castejonen, aldiz, zentral termikoen afera azalduko digute “Ribera + centrales térmicas no” taldeko kideek, eta Erriberri-Oliten afarroako ubideari buruzko elkarrizketa izango dugu EHNEko nekazari batekin eta Uraren Fundazioko kide batekin. Azkenik, Nafarroako Fracking Ez mugimenduko lagunek ere hitzaldi bat eskeiniko digute (ikus egitaraua). Hau da, alde askotatik datoz lurraren aurkako erasoak, eta gure ustez, proiektu txikitzaile horiek bizitza sozialaren erdian dirua jartzen duen kapitalismoaren ondorio dira.

Asteburuko egitaraua:
 · Uztailak 25 larunbata: CASTEJON-MARTZILLA-FALTZES
   - 11’30: Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera Castejongo Udaletxe plazan.
   - 12’00: Ebroren ertzean, Castejongo zentral termikoen inguruko solasaldia “Ribera + centrales térmicas no” taldearen eskutik.
   - 14’30: Martzilla. Aragoi ibaian bainua eta bazkaria. 18’30: Marztillatik abiatzen gara.
   - 19’30: Faltzes. 22’00: Afaldu ondoren, martxako partaideen arteko aurkezpena jokuen bidez

 · Igandea 26: FALTZES-ERRIBERRI (OLITE)-TAFALLA:

   - 9’30: Irteera Faltzesetik.
   - 11’30: Erriberri (Olite). 12’00: Nafarroako ubideari buruzko hizketaldia, EHNEko nekazari baten eta Uraren Fundazioko kide baten eskutik. 14’00: “Las Fuenticas” parajean bazkaria.
   - 18’00: Erriberritik ateratzen gara.
   - 18’30: Tafalla. Herritarrekin elkartuta, Amalurraren defensa aldarrikatuko duen AHTren aurkako eta tren konbentzionalaren aldeko monolito baten inaugurazioa, Tafallako tren geltokiaren ondoan (San Martin de Unx-eko errepidearen bazterrean).
   - 22’00: Afaldu ondoren hitzaldia Nafarroako Fracking Ez mugimenduak emanik: “Zer gertatzen da petrolioarekin? Frackingaren trestuingurua”.

Etiquetas: