Beste bi brigadista kanporatuta!!

Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.

Kanporaketa berri hau salatu nahi dugu Askapenatik. Aste beteko epean Marokoko gobernuak 7 euskal herritar kanporatu ditu. Pasa den urteko hiru brigadak kontuan hartuz 21 euskal brigadista kanporatu ditu azken bi udaran. 

Lan politiko eta internazionalistari oztopoak jarri nahi dizkiotela argi erakutsi du Marokoar gobernuak, baina ez gaude prest gure brigadak gelditzeko! Ez dugu Sahararekiko gure elkartasun eta konpromisoa eteten utziko! Indar, amorru eta konbikzio handiagoz oihukatuko dugu orain: Sahara Libre! Sahara Hurra!



Etiquetas: