Ezker Gantxoa eta Angula Berria Herrialde Katalanetara!

nacionalistas!.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako 0.kronika, Sarrera. Irun 2015/09/24

Iragorri.- Azken urteetan Herrialde Katalanetan Independentziaren aldarria sendotzen ari da ezbairik gabe. 2010 ean Estatu espaiñoleko sasi justiziak Kataluniako jendarteak bozka bidez babesturiko Estatutaren puntu nagusiak atzera bota zituenetik, aldaketa sakonak egon dira Herrialde Katalanetako eszena politikoan. Urte hauetan, Estatuko gobernu zentralaren jarrera gero eta inposatzaile eta inmobilistago bihurtu da, eta kontrapartez, Katalunian Independentziaren aldeko aldarria sendotu eta mugimendu subiranista antolatzen etengabe. Milaka eta milaka pertsonek babesturiko Diadak -Irailak 11ero- edo pasa den urteko Azaroak 8ko erreferendum-a, mugarri garrantzitsuak izan dira, subirautzaren bidean atzera bueltarik gabeko bermeak ezartzeko. Bestetik, hemendik hiru egunetarako deiturik dauden hauteskundeak, inflexio puntu berri bat ezartzeko deituak dira, eta bertan independentziarainoko ibilbidearen aukerak neurtuko dira hautestontzietan.

Azkeneko egunotan Estatu espaiñoleko gobernuburuen eta Prozesuaren gidari diren Junts Pel Sí ko ordezkarien arteko talka dialektikoaren bolumena dexente igo da, mehatxuak alde batetik eta demokrazia eskaria bestetik. Horrela, medio handietatik galdera eta errealitate batzuk isilarazi egin dira bozgoragailu altuena duten bi ahots handi hauen artean, eta Ezker Gantxoko kideok, jakinmin handia genuen hauen inguruan.... Zergatik eta nola izan da posible CDC aldaketa? Zein da egun indarrez ageri zaigun CUP indarraren genealogia, nundik dator eta nora doa? Zeintzuk dira indar soberanisten estrategiak 27tik haratago? Nola ari da bizitzen guzti hau oinarrizko militantzia eta herritarren artean? Eta jendarteak orokorrean? Nola lagundu dezake estrategia independentistan aurrera egiteak genero eta klase ikuspegitik? Galdera hauen atzetik, Ezker Gantxoak eta Angula Berria proiektu komunikatiboek indarrak batu dituzte, Iragorri korrespontsala hara bidaliz.

paper-sticker-cataluya-euskal-herria.jpgNoski, egoera konplexua da, poliedrikoa mila aurpegi dituena. Guk gure aukera ez dugu ukatzen, Ezker Gantxotik saioro aldarrikatzen dugu zapaltzen gaituen sistema kapitalista patriarkala gainditzeko beharra. Uste dugu, Estatu modernoek, burgesiaren gidaritzapean Estatu indartsuak sortzen dijoazen heinean, kapitalaren metaketa eta Estau nazioaren garapenerako agindupean duten lurraldeko giza taldeak homogeneizatzeko eta kulturalki asimilatzeko berezko joera duela. Hau indarkeria fisiko zein sinbolikoaz egiten du etengbe. Horrela, Estatua zentralista eta asimilatzailea izanik kapitalismoaren erreprodukziorako burgesiak duen egitura politiko ezinbesteko eta nagusia,  beronen kontra egitea, herrien eskubide nazionalen alde egitea, ezkertiar iraultze ororen betebeharra beharko lukeela uste dugu. Eta inundik inora babesten ez dugun arren burgesia periferiko batzuen proiektua, gogoratu nahi diegu hau akritikoki salatzen dutenei -hau da autodeterminazioa burgesia txikiak erabiliko duela-, nazionalismo espainiarra ere existitzen dela, zapalkuntza mantentzeko herraminta ideologiko ezinbestekoa dela nazionalismo espaiñola, eta zinez edozein burgesia periferikok gauzatu lezakeena baina askoz esplotatzaileagoa dela egungo burgesia espaiñolistak indarrean duen jazarpena. Hau pitzatzea beraz, lehen pauso aparta da. Hortaz, Euskal Herriarentzako autodeterminazio, subirautza osoa -independentzia, sozialismoa eta feminismoa- aldarrikatzen dugun bezala, ezin dugu giuttiago eskatu gure kide katalanentzako, beraiek hala nahiko balukete noski. Hau guztia diogu, argitzeko, Ezker Gantxotik, Angula berriarekin Herrialde Katalanetara antolatu dugun txango honek, errealitate konplexu hori ulertu, baina bere burua iraultzailetzat duen independentismoa edukiko duela bereziki gogoan. Inadaptatsek gogoz abesten zuen bezala qui avisa no es traidor!

Horrela bada, nahi duen guztia ganbidatua autogobernatzeko -governemnos- autua egiten hasia den herri baten asteburu hil ala bizikora!!!

Etiquetas: