Garrantzia historikoa

la h6.JPGEzker Gantxoa Angula berrirako kronika HHKKtik, 2015/09/25

Iragorri.- Errepidean ordu inguru egin ostean, Bergara iritsi gara. Duela hiruzpalau urte hemen izan ginen, rebroten, gazte independentisten jaialdi batean. Garaian Maulets eta CAJEIren konfluentzia prozesuan zeuden murgilduta, Arran erakundearen jaiotza emango zuena emaitzatzat. Ezin dut ahaztu zer ondo tratau gintuzten, gu euskal herritarrak izaki, Euskal Herriaren borrokarekiko sentitzen zuten miresmena guregan proiektatzen zutelako akaso. Miresmen sentsazio honek apur bat behera egin duela ezin dezaket uka, hala ere hori beste baterako uztiko dugu.

Kurduekiko, eta preso politikoekiko mural handi eta txukunak atzean utzi, eta errepide estuago bat hartu dugu, Lleidako mugarantz. Mendi artean, eta Def con Dos en soinubandapean, kurba baten ostea inguruko mendirik ikusgarriena agertu zaigu parez pare: Pedraforcada. Bi hagin handiren antzekoak diren harritzarrak ditu gailurrean, eta horrela, ingurutarrek belarra jasotzeko erabiltzen den forma antzekoa duen herramintaren izena jarri zioten. Forcada bai, baina harriazkoa hau. Sarkasmo apur batez, patrioten mendietako bat dela dio Teresak, eta indepea bazara, nahi ta nahi ez igo beharrekoa. Ironiaz badio ere berak ere igo du harro.Tamalez bat baino gehiago hil da bere identitatea sendotzeko ahalegin horretan.

Bide estuan zehar turismoari begira zainduriko harrizko herriak baina baita animalientzko zelai ugari (lehen eta hirugarren sektorearen gatazka etengabea omen da), senyera eta stellada ugari, pirineo paisai itzela eta azkenean Somarriba!

Lau familia diren herrixka honetan bizi da Karlas. Hemen hezia bada ere, ikasketak egitera hormigoizko hiriburura jetsi behar izan zuen, eta antropologian master bat egin eta gero, hona bueltatzea erabaki zuen. Lurrarekin bizi, antzinako produkzio modu ez industrializatuak berpiztu eta ingurukoak diren landare eta animaliak hezi du bizitza proiektu gaur egun. Kapitalismoak inposatzen duen bizitza sistema hiritarraren aurrean hau da bere erresistentzia modua. Iritsi gara, eta zakur guztien zaunkak salatu du gure presentzia. Berehala atera da Karlas, eta baita Maria ere, 86 urteko bere amon-izeba. Sekulako ganora erakusten du gaztelera erdizka hitzegiten duen Mariak, eta katalanez hitz egiteagatik jasan izan zuten errepresioa gogoan, argi du berak beti independentismoa izango duela aukera. Landa gune askotan bezala, katalanismoa oso errotuta dago, eta gehienetan ikuspegi kontserbadore bati doa lotua esan didatenez -familia, lur jabetza, eliza,...-. Hortaz lehen CIU zenaren oinarri nahiko iraunkorra da landa gunea Catalunyan. Ni irundarra izanik, eta gu Lleida eta Bartzelona mugan egonda -baina Andorratik ez hurrun-, laster egin dugu jauzi iraganera eta kontrabandisten abenturak kontatu dizkigu. Ez maitatu ez gorrotatu, jatekoa lortzeko bizia jokoan jartzen zuten pertsonak bezala aurkeztu dizkigu Mariak.

Eguerdia da eta gose gara iada. Karlas-ek baratzera eraman gaitu entsalada bat egiteko lehengaien bila. Arro dago aspaldi agertzen ez den bizilagunaren lurretan lantzen duen baratzaz, eta ez da gutxiagorako. Gauzak jasotzen ditugun bitartean, inguruko lurren auziak kontatu dizkigu; nola katastroa egin zuten garaian zegoen eremu komunala banatu zuten, zelako arazoak ekarri zituen horrek, nola konpontzen dituen auziak bizilagunaren behiak bere zaldi zelaira sartzen direnean,... Gu bezalako urbanita pareak, inoiz imajinatu ez zituen gorabeheren kontuak... baliteke bai, agindu bezala beste mundu batean sartu izana.

pf.JPG

Beste bat, baina berdina aldi berean, eta hemen ere bozka egingo dute 27an. Gainera Karlas-i mahai presidente izatea egokitu zaio Gósul-eko herrian. Bera ere indepea da aspalditik, eta ez du batere gertutasunik CDCrekiko, nahiz eta onartzen digun, herri oso txikietan, sigla eta pertsonen kontuak ezberdin fubtzionatzen duen. Ez dio zentzurik ikusten siglak/alderdi egiturak egoteari demokrazia zuzena egingarria den inguruan. Konbikzio argiko gaztea da tipoa, eta nahi duena argi izanagatik ere, duda asko ditu prozesuarekiko. Ez da JpSí taz fido, hala ere, harritua dago CDCk azke lau urteetan egin duen aldaketarekin. Ez gara guztiz zehatzak asmatzen ze kapitalisten eta zeinen interesen baitan egin duen irakurketa independentista CDCk. Bere hitzetan, antes creía que la independencia con CIUera imposible y por eso una quimera, ahora tengo dudas...Argi du, CUPek bakarrik ezer gutxi egingo duela, nahiz eta giltza berak eduki dezakeen gauza askotarako, eta kritika batzuk egiten dizkion arren, pozik dago herri batasunak egin duen bidearekin orain arte.

Unionistekiko, bera eta Teresa nahiko harrituta daude nola iritsi diren horren inozoak izatera. Beraien ustez, erraza zuten, erreferndum bat baimenduta duela 4 urte, zihur bait daude independentismoak galdu egingo zuela. Gainera, garaian CIUren jarrera ez zen horren argia eta dena eskura zuten -medioak, gehiengo absolutua,...- gatazka bideratzeko, zeozer aldatuz denak berdin jarrai zezan bermatzeko. Ostera, PP se ha convertido en una máquina de fabricar indepes beraien ustez, eta horrek esperantzak ematen dizkie igandeari begira.

Hizkuntza ere egon da mahai gainean, eta kezka bat: homogeneizazioa. Antza, nahiz eta Catalunyan catalana asko hitzegiten den, oraindik dialekto ugari dago, asko eta ikusten dute, eskola eta komunikabideetan catalan zentrala denez nagusi, badagoela arrisku bat aniztasun hori galtzeko. Gainera, askok dialekto batzuekiko mespretxua erakusten dute, gaizki hitzeginiko katalana bailitzan, eta asko mintzen ditu horrek. Agian mundu idatzirako lege komun batzuk ezarri litezke, baina horrek ahozkoan du eragin, eta hitzegiteko modu hobetsi bat ere egotera eraman dezake dialekto ezberdinak desagerraraziz generazio gutxiren barruan.

Politika, hizkuntza, landa mundua, Euskal Herria, musika.... eta kontatuko ez ditudan beste asko hizpide izan et gero mendira joan gara Karlas-en abereak ikustera. Benetan beste mundu bateko erritmoan igarotzen dela denbora Somarrivas-en. Hotz egiten hasi denean -eta hemen negua -13ºC tara iritsi omen dira-, Gósul-era igo gara, nik kafetxo bat buruan, eta hauek katalan indepe onak bezala, estrella baten zaporearen atzetik. Herriko plazako terraza batean eseririk, argi dago auzi politikoa airean dagoela, ez da bilatu behar, edozein elkarrizketaren abaguneetatik agertzen da, garaiaren paisasia bailitzan. Elkarrizketa guztietan, ilusioa eta dudak pareko dira, eta igandea iristeko irrika ere bai .Gertatzen dena gerta, tentsio dena parranda batez alboratu eta 28 goizean egoera berriari nola ekin dakiokeen ikusteko gogo bizia dago.

Hotzak bota gaitu terrazatik eta etxera bueltan, pan tumaka eder baten gainean longaniza, gazta urdai azpikoak jan ditugu. Balizko Estatu berri batean gizartea segurantza egon beharko lukeen, eta nola kueatu beharko litzakeen eztabaidatu ostean bagoaz ohera. Interneten zeoze begiratu behar genuela eta, parre ederrak egin ditugu Rajoyk onda zeron izandako elkarrizketa lotsagarriarekin, YouTubeko artixtek egin dituzten muntaiak begiratuz. Lotara joan baino lehen, Teresak lurra ukitu balu bezala egin du, eta mugimendu independentista iraultzailearen azken urteak gogora ekarriz -sentimendu dispertso eta txiki bat zenetik hona-, egoeraren garrantziaren kontzientzia sakona hartu balu bezala gelditu da: no me lo puedo creer, pero parece que vamos, que lo podemos lograr.

Kostatzen bada ere, garrantzia historikoaren kontzientzia hartzeko ahalegina egin dut, eta niri ere zirrara batek ere zeharkatu dit gorputza. Iada hasia naiz ni ere, lagun dugun herri honen irrika eta urduritasunak sentitzen, eta gero eta gehiago igandea iristeko beharra. Inork gutxik aurreikusi ditzake gertatuko direnaren ondorioak. Bestetik, inor gutxi hausartuko da Herrialde Katalanetan bizita, momentuaren garrantzia historikoa ukatzen. Gu hemen, Pirinioetan bizi gara orain, eta hasi gara poliki honetaz jabetzen.

Etiquetas: