Hondarribiko TTIParen kontrako mozioaren kronika laburra.

foto

Horrela da! Eskualdeko herri burgesena, Hondarribia alegia, TTIParen aurrean intsumitu adierazi da. Bildutik Aitor Kerejeta alkateari plenoan mozioa sartzeko eskatutakoan hasin ziren lehenengo erresistentziak: punto asko daude bozkatzeko, herriko gauza ez denez akaso itxaron dezake... Baina tematia izateak eta ideiak argi edukitzeak badu bere saria eta plenoko gaitegian sartzea onartu ondoren mozioa aurrera atera da.

Bozkak ondorengoak izan dira: Bildu, PSE eta Hamaika batek mozioaren alde, EAJ-PNV abstenitu egin da eta PPk, aldiz, kontra bozkatu du.

EAJ-PNVk gainera gaiarekiko ezjakintasuna dela eta abstentziora jo duela adierazi du. Irunen gertatu bezala, gobernatzen jardunean dagoen ezjakina dugu 70.000€ko soldatapeko alkatea.

Arrantzaleak, baserritarrak, ama lurra, langileak, gure osasuna... babesteko borroka da hau, TTIPari ez!!! Aurrera!

Etiquetas: