Behobiako jaiak 2015

Uztailak 30, osteguna:
 - 17:00: Margo Lehiaketa haur eta gazteentzat, plaza txikiko Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat.
 - 18:30: XXVII Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa "Baloi bakar bat ere ez barrura" plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
 - 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.
 - 19:00: Haur danborradaren desfilea auzoan zehar, eta haiekin batera Erraldoiak eta Buruhandiak, dultzaineroak eta soinu-jotzaileen taldea.
 - 19:30-21:00: Pintxo Potea plaza txikiko txosnetan.
 - 22:30: XXXII. Faisanen Irlako jaialdia.
 - 24:00: Orquesta Tsunami musika taldearen emanaldia.

Uztailak 31, ostirala:
 - 11:00-13:00: Familia behartsuentzat janari bilketa. Auzo elkarteko lokalean.
 - 11:00: Meza Nagusia, Jesusen Bihotza Parrokian, auzoko zenduen alde. San Martzialeko Batasun Pastoraleko Abesbatzak abestuko du. Amaieran, "San Inazioren Martxa" interpretatuko da. Meza ondoren, trikitilariek kaleak girotuko dituzte.
 - 12:00: Auzoarteko Toka jaurtiketa nagusia. Trofeoa emango zaio auzo onenari. Izenematea goizeko 12:30ak arte.
 - 12:05: Herri kirolak plaza txikian: 7 modalitate desberdin + 3 harri mota desberdinen altxaldia.
           Lasto altxaldia polearekin
           Trontza Saioa 2 talde mixtoren artean
           Zaku lasterketa
           Ingudea
           Fardo jaurtiketa altuera proba
           Aizkora Saioa 5 metroko altueran
           Agura
 - 14:00: Ohiko Picon Piconiere.
 - 14:30: Familiarteko bazkaria, norbera bere etxean.
 - 18:00: 61. Umorezko Tourra "Behobiako Errepublika Independientearen"
 - 19:30: Ibilbidearen zailtasunen gainetik, zulaketen gainetik eta bizikleta eroren bat agertu arren, Tourra plza txikiko Boulevardeko helmugara iritsiko da.
 - 22:30: Mozorro jaialdia. Bertan bilduko dira Mendebalde Urruneko pistolero famatu guztiak Plazo West-eko Saloi Nagusian non Can Can saio famatuak izango ditugun. Eta denok erne Sioux, Arapajoe eta Cheyenneen erasoei.
 - 01:00: Azeituna hezurraren jaurtiketa. Parte hartzeko marka minimoa 69 cm.

Abuzuak 1, larunbata:
 - 10:00: Arrantza lehiaketa, haur eta gazteentzat, Faisai irlako barandatik hasi eta nazioarteko zubiraino. 16 urte artekoentzat. Nahiz eta gurasoen laguntza izan, haurrak izan daitezela parte hartzen dutenak.
 - 15:30: Munduko Mus Txapelketa. Izena emateko epearen amaiera 16:00etan.
 - 16:00: Haurrentzako jokoak:
            Haurrentzako toka jaurtiketa. Apuntatzeko epea 16:45ak
            Battlefield laser
            Gaztelu puzgarriak txikienentzat
            Joku desberdinak: igela, ahateen, arrantza,...
 - 17:00: Plastikozko Motorren V. Lasterketa plazatxoko taka-taka zirkuitoan, 4 urte arte. Parte hartzaile bakoitzak bere monoplaza ekarri beharko du. Gure mekanikoek errebisioa pasako dute trukaturik ez daudela zihurtatzeko.
 - 18:00: Aparraren jai erraldoia. Ez ahaztu bainujantzia, beso flotagailuak, igerilekuko betaurrekoak eta txankletak.
 - 18:30: XXX. Barraskilo Txapelketa Nagusia "Adardun alaiak". Gaizki neurtutako 100cm-ko zirkuito sendo eta loratuan, eta ur ontziaren mailatik metro 1 gainetik. Parte hartzaile bakoitzak ale bakar bat eraman dezake. Izen ematea 18:00 etatik 18:30etara izango da. Oso garrantzitsua: ezarritako ordutegian izena ematen ez duenak ezingo du parte hartu. Lasterketari hasiera ematerakoan ez dira izenemate gehiago onartuko.
 - 19:30: Ez ohiko kontzertua Parrokian. Atzokoak eta San Martzial Unitate Pastoraleko abesbatzen eskutik.
 - 20:00: 52. Zerbitzari lasterketa tradizionala, hurrengo ibilbidearekin: Alde Zaharreko Belodromo Olinpikoaren tarte bat, Bidasoaren ur ertzetako bidegorriaren pista eta denboraren tunela Trinkete Jatetxean. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da: uztailak 30tik abuztuaren 1raino eguerdiko 12ak arte Trinkete Ostatuan.
 - 23:00: Musika saioa eta dantzaldia garai guztietako musikarekin Pausoko Diskotekan egingo den diskofestan.

Abuzuak 2, igandea:
 - 09:00: Txistularien diana auzoan barrena, Txistularien Udal bandaren eskutik.
 - 12:30: Toka jaurtiketa naguzia auzotarrentzat. 13:00etan itxiko da izenematea.
 - 12:30-14:00: Joaldunak kalez kale ibiliko dira ondorengo bazkarirako giroa prestatzen.
 - 14:00: Downton Abbeyko jangelan, Zikiro jatea.
 - 17:00: Patata tortila lehiaketa. Downton Abbeyko sukaldean.
 - 18:00: Elektropatxaranga talde ospetsuaren emanaldia plaza txikian.
 - 18:30: "15ko Emakume Mardulak" XXV. Saria. Toka jaurtiketa aparta, federatu gabeko auzoko emakumeentzat. 19:00etan itxiko da izenematea.
 - 18:30: Haurrentzako II Mozorro Lehiaketa. 14 urte arteko haurrentzat.

Etiquetas: