Catalunya hauteskunde gaua!!! (Ezkergantxoa ta Angulaberria)

argazkiaEzker Gantxoa eta AngulaBerriaren arteko elkarlana, jarraitu Iragorriren kronikak!!

1.-Elkarrizketa, Asko izan dira entzun ditugun duda, ilusio eta grinak, baina gaurkoan ez ditugu guk adieraziko. Gurekin eskolan Teresa Vidal izan dugu, esker independentistako aspaldiko kidea, eta ilusioz beterik, berak egin digu egoeraren analisi txukun bat, eta etorri daitekeenaren aurrerapen bat. Gozatu indarrez eta esperantzaz beterik datozen hitzokin… Visca la terra lliure!

2.-Elkarrizketa, Kontaketa eta gero, Txidorara bueltatu, eta hantxe harrapatu dugu Carles, esker independentistako aspaldiko ezaguna, jarri den pantailari begira begira dago,baina guk elakrrizketa bat zor digula gogorarazi eta kale kantoi baten honakoa kontatu digu, Irailak 27ko 21:00 ak aldera….

Igualadatik; ho volem tot!

Eguna iritsi da azkenean… eta ilusio eta indarra airean nabari da ohetik jeiki eta berehala. Ondo gosaldu, eta eguzkiaren lehen momentuekin batera abiatu gara CUPeko kide eta laguntzaileen hitzordura. Texidoran geratu gara, han apoderatuen lista ikusi eta dudak, itxaropenak eta urduitasunak konpartitu eta gero, bakoitza bere gune elektoralera abiatzeko. Gazte ugari dago iada gune independendentistan, eta ezinegona nabaria da. Agurtu ostean, istrukzioak jaso eta gure inguruko CUPeko kide batzuekin, kafetxo bat hartzera Joan gra, egora politikoa hizpide eta baita Herrialde Katalanen eta Euskal Herriaren arteko konparazioak ere bai. Kafetxoaren ostean, bagoaz eskolara…

Asko izan dira entzun ditugun duda, ilusio eta grinak, baina gaurkoan ez ditugu guk adieraziko. Gurekin eskolan Teresa Vidal izan dugu, esker independentistako aspaldiko kidea, eta ilusioz beterik, berak egin digu egoeraren analisi txukun bat, eta etorri daitekeenaren aurrerapen bat. Gozatu indarrez eta esperantzaz beterik datozen hitzokin… Visca la terra lliure!

http://antxetamedia.info/static/media/medias/1.-Elkarrizketa_Teresa.mp3



Ara és l’hora!

Goiza igualadako artxibo historikoan eman dugu, bertan zegoen bozkalekuan. Gehienetan gutxi erabakitzeko dagoelaren sentsazioa gainean dugula joaten gara bozka ematera. Betebehar baten antzera, agintarien eta aginduen arteko paktu hori berritzen duen erritualean, ez da poza, urduritasuna edo itxaropena izaten osagai nagusia. Gaurkoan ordea ezberdina da, hemen dena erabakitzen hasteko lehen pausua egon daitekeela antzematen diote askok, eta sintonia hau dutenen arteko konplizitatea nabaria da. Eskertu egiten dute apoderatuen lana, eta elkarri zortea opa diote. Autodefinitu, governemnos daitezkeen kolektibitate bat eraikitzen ari diren sentsazioa dagoela uste  dut, eta horrek partaideen arteko elkartasuna eta gertutasuna pizten du, zerbait garrantzitsua egiten ari dira elkarrekin. Gaur ohikoak ez diren asko ere hemen daude, herriko CNTko kide batek ere, lotsa puntu bat balu bezala ere adierazi digu bere presentzia; pero es que el Mas puede sacar absoluta, y eso si que no! Joan etorria etengabekoa da, eta mundo birtualetik jakn dugu, eguerdiko 13:00tarako partehartzea %35,01 zela, 2012ko hauteskundeetan baina 5,6 puntu gehiago. Hemen plebiszito bat dago jokoan, eta hori Graciako bozkalekuan agertu diren faxista espaiñolek ere badakite, Si que es Potek ez bezala.

Igualadan ez da faxista espaiñolistarik ageri, ez da euren eguna. Eskola ezberdinetan egondako laguntzaileak el racó dels miquelets (*) tabernan elkartu gara, bertako tabenariek fideua bat prestatuko digutela agindu digute eta, eta baita prestatu ere! Eskola ezberdinetako anektdotak izan ditugu hizpide –guri batek CIUko papeletak nun zeuden galdetu digu!-, eta baita Euskal Herria ere tarteka. Ez dago dudarik, politikaren esparru naturaletako bat janariz beteriko mahai ingurua dela, eta gune hau edozein proiektu aurrera eraman nahi duen kolektiboren barne osasunerako zaindu behar da. Gaurkoan ederki bete du funtzioa, eta askok nekea aipatzen duten arren, eskoletara bueltatzeko betebeharra ez dute sahiesten, kafetxo bat ederki dator tentazioan ez erortzeko.

Arratsaldea antzeko igaro da, nahiz eta tentsioak nekearen presentzia gero eta nabariagoa egin. 18:30 Texidoran geratu gara laguntzaile danak, 20:00tan hasiko den bozka kontaketarako irizpideak jasotzeko. Momentua noiz iritsiko irrikitan gaude, eguna bukatu eta etorkizunari begira dauden dudetako batzuk argitzen joateko. Gure bozka gunean ez da arazorik izan, Unióren apoderatuak emaitza lotsagarri batzuen lehen kolpea jaso du, eta bertoko argazkilari batek egun amaierako fotode familiatik ateraarazi gaitu, ukabila jeisteko agindu –keinu partidista? Zenbat ezjakintasun!- eta guk uko egin ostean… desobedientziarako prestatu beharra dago ho volem tot!

Kontaketa eta gero, Txidorara bueltatu, eta hantxe harrapatu dugu Carles, esker independentistako aspaldiko ezaguna, jarri den panatilari begira begira dago,baina guk elakrrizketa bat zor digula gogorarazi eta kale kantoi baten honakoa kontatu digu, Irailak 27ko 21:00 ak aldera….

http://antxetamedia.info/static/media/medias/2.-_Elkarrizketa_Carlas_Duran.mp3

 (*) Miqueleteak hemen –gipuzkoako guardia forala ez bezala- 1714ean amaitu zen hondorengotza gudan sorturiko talde armatuak zien. Dinastia Borbonikoaren eta Austriatarren arteko liskarrean, orduko Katalunia subiraua bigarrenaren alde posizionatu zen Borboitarrek agerian utzi handinahi zentralista ikusi eta gero. Horrela, disziplinatu eta nahiko basati fama duten mikeleteek, Borboitarren aurka borrokatu zuten, bandolero, edo gaur gerrilla taktika deitu genezakeena erabiliaz. 1714ean, Bartzelonaren konkistarekin, Borboidarrek Kataluniaren subirautzarekin amaitu zuten.


 



Etiquetas: