Hileta zibilei buruz mozioa

logoHileta zibilak egiteko instalazioak sortzeko proposamenak izan duen harrera eskertu nahi die "Nicolas Guerendiain" Errepublikar Elkarteak Irungo Udaleko zinegotziei.

Gure ustez, lehengo liburutegia oso leku aproposa izango litzateke horrelako ekitaldiak egiteko, bai kokapenari dagokionez, eta baita gure hiriko eraikin enblematikoa delako ere. Horregatik, instalazioak bertan kokatzeko iradokizuna egin nahiko genieke Irungo Udalan ordezkariak dituzten talde politikoei.

Azkenik, zera nabarmendu nahi dugu: horrelako ekitaldiak egiteko, Donostiako Udalak Aieteko Jauregia erabiltzeko aukera ematen duela. Modu horretan, gure senideak duintasunez agurtzeko uneari behar duen garrantzia ematen zaio.


MOZIOA

Kontuan hartuta familiar bat, lagun bat, adiskide bat-edo hiltzen denean egiten diren agurrak direla bizitzako erritu hunkigarri eta garrantzitsuenetako bat.

Kontuan hartuta erlijio-sinesmen guztiak errespetatuz Konstituzio ez-konfesionala aplikatu behar dela eta, ondorioz, inongo erlijiotara atxikita ez dauden edo horrelako loturarik ez duten pertsonen borondatea errespetatu behar dela.

Kontuan hartuta Irungo udalerrian hileta zibilak esparru pribatuan bakarrik egin ahal direla.

Kontuan hartuta botere publikoei dagokiela herritarren artean tratu diskriminatzailea gerta dadin saihestea, sinestunak izan edo ez.

Kontuan hartuta Irungo Udalak gizarte-behar horri erantzuteko betebeharra duela.

Proposatzen dugu Irungo Udalak instalazio egokiak eta duinak eskain ditzala, hileta-mota guztiak, zibilak barne, kultu-askatasunez egiteko aukera egon dadin.

Aurreko horrekin guztiarekin bat etorriz, Irungo Udalbatzak honako erabaki hauek hartzen ditu:


1.- Irungo Udalak instalazio egokiak eta duinak gaituko ditu (estalia, tokitsua, megafonia, etab.), hiletak, zibilak barne, egin ahal izateko hala eskatzen duten herritarren eskura jartzeko.

2.- Irungo Udalak Protokolo xume bat prestatu eta erabakiko du, instalazio horien erabilera erosoa, azkarra eta eraginkorra arautuko duena. 

Etiquetas: