Irunen azken egunetan gertatutako eraso sexistak salatzen ditu EH BILDUk.

ManiTAS25N2013_14Irungo EH Bildu.- Berriz ere emakumeok jo puntuan gaituen  eraso batzuen   aurrean aurkitzen gara zoritxarrez. Oraingo honetan, eraso sorta baten aurrean zehazki.

Irunen azken egunetan hainbat emakumek jasandako eraso eta hauek jarritako salaketen berri izan dugu. Gertaera berri hauek, beste behin ere, errealitate latz eta gordin baten aurrean kokatzeaz gain erabat asaldatu egin gaitu.

EH BILDUk argi du eraso sexista hauek desagerrarazi eta errespetuan zein berdintasunean oinarritutako elkarbizitza erdiesteko zehar lerroak  garatu behar direla oinarrizko arlo ezberdinetan. Baina hori bezain argi dugu eraso hauetako bakoitzaren aurrean erantzun egin behar dugula errealitate hau aldatu nahi badugu. Erasorik ez erantzunik gabe! Denon ardura da eta denok erantzun behar dugu.

Gertakari hauen aurrean informazioa zabaltzeko erabili diren bitartekoak eta moduak, bai eta arduragabekeriak ere asaldatu egin gaitu. Larria iruditzen zaigu honelako egoera gogor eta latzen aurrean, mezu sentsazionalistak erabiliz, gizartean alarma pizten aritzea. Honek ez dio ez inori, ez ezeri mesederik egiten.

Irungo EH BILDUK, gertaera guzti hauek salatzeko helburuarekin Irungo Txingudi Anti Sexista (TAS) deitzen duen mobilizazioarekin bat egin eta bertaratzeko deia luzatzen die Irundar guztiei.

Larunbatean, urtarrilak 31, eguerdiko 12:00tan Rikardo Alberdi kalean (Palmera-Monteron) elkarretaratze/kazerolada  TASek deituta. Zatoz!

Etiquetas: