GORA HERRI LANGILEON SUA!!

“Hemen gaude, ene Jenerala, hemen jarraitzen dugu. Hemen gaude gobernuek jatorrizko herriekiko memoriarik gabe jarraitzen dutelako eta lurjabe aberatsek, beste izen batzuekin bada ere, nekazariei lurrak kentzen jarraitzen dutelako.

Zuk lurraren eta askatasunaren alde borroka egiteko deia egin zenuenean bezala, gaur ere Mexikoko lurrak atzerritar aberatsei ematen dizkiete. Oduan bezala, gobernuek legeak asmatzen dituzte lurren lapurreta zilegi bihurtzeko. Orduan bezala, bidegabekeria onartzen ez dutenak jazartzen, espetxeratzen, hiltzen dituzte.

Baina orduantxe bezala, ene Jenerala, badaude isiltzen ez diren zentzuzko gizon-emakumeak, eta borroka egiten dute etsi gabe, antolatu egiten dira lurra eta askatasuna exijitzeko. Horregatik idazten dizut zuri, Emiliano jauna, jakin dezazun hemen gaudela, hemen jarraitzen dugula”.

Marcos Komandanteorde Matxinoa

Etiquetas: