Gipuzkoan langabe gehien dituen eskualdea da Bidasoa behea

Martxoan bezala, apirilan ere jaitsi da langabezia gure eskualdean, baina Bidasoaldea Gipuzkoan langabe gehien dituen eskualdea da.

Jakitera eman dituzten datuen arabera, apirilan 98 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 74 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.593 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16 hain zuzen. Iazko apirileko hilabetearekin konparatua 532 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 24 behargin gutxiago zeuden langabezian apirila amaieran. Azken urtean 63 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 819 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 14,8koa da (% 16 Irungoa eta % 10,3 Hondarribikoa), % 12,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,7 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia.

Etiquetas: