Txingudiko Bertso Eskola: 2016-2017 ikasturteko eskaintza. Animatu eta izena eman!

Urriko lehen astean ekingo diogu 2016-2017 ikasturteari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela, irunabar@gmail.com helbide elektronikora.

Hona aurtengo taldeen zerrenda:

1.- HAUR ETA GAZTETXOEN BERTSO ESKOLA (hasi berriak eta 14 urte bitarteko gazteak)
    Eguna: Asteartea
    Ordua: 17:30-19:00
    Tokia: EKT (Euskal Kultur Taldea). Larretxipi kalea 12, Irun.
    Arduraduna: Arkaitz Oiarzabal Xamoa (685 72 75 39)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 4

2.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA I (Adin guztietako hasiberrientzat)
    Eguna: Asteartea
    Ordua: 19:00-20:30
    Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
    Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39) eta Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 4

3.- BERTSOLARITZA TAILERRA (Adin guztiak): Bertsogintza ez ezik (bat-batekoa zein idatzizkoa), bertsolaritzaren eta bertsogintzaren bueltako beste hainbat aspektu landuko ditugu. Aurten, iaz abiatutako hainbat egitasmori segida emango diogu; hala nola, Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren izena eta obra ezagutarazten jarraitzea.
    Eguna: Asteartea
    Ordua: 19:00-20:30
    Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
    Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 4

4.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA II
    Eguna: Astelehena
    Ordua: 18:30-20:00
    Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
    Arduraduna: Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 3

5.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA III
    Eguna: osteguna
    Ordua: 19:30-21:30
    Tokia: Jaizubiako auzo-elkartea (Hondarribia)
    Arduraduna: Abel Zabala Elizazu (690 06 58 26)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 6

Etiquetas: