Bigarren Mundu Gerran Gernika batailoian borrokatu zuten 23 irundarrei omenaldia egingo diete maiatzaren 20an

Maiatzak 20an, FORO IRUN XXI-HOGEITABAT Kultur Elkartearen ekimenez, Amaia Kultur Zentroan “Gernika batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentala proiektatuko da. Ikurriña aidean zeramala faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal unitate militarraren historiaren kontakizuna egiten digu. Proiekzio honetaz baliatuz, batailoi honetan, borrokatu zuten 23 irundarrei, Europan, Bidasoaren beste aldean nahi zuten askatasunaren alde erakutsi zuten ausardia aitortzea gustatuko litzaiguke:
    Aranzasti Etxebarria, Francisco (1923)
    Aristizabal Rekarte, Francisco (1903)
    Berrio Urruti, Francisco (1907)
    Dangou Zapirain, Jose
    Elizondo, Andres (1917)
    Elosegi Peña, Antonio (1923)
    Elosegi Peña, Aquilino (1904)
    Garin Bengoetxea, Agustin (1927)
    Gibaja Fernandez, Angel (1924)
    Manterola Makuso, Bautista (1924)
    Mitxelena Ormazabal, Eusebio (2011)
    Olmo Mikelajauregi, Fernando (1915)
    Ordoki Vazzquez, Kepa (1913)
    Perez Lago, Pedro (1924)
    Perez Luzarreta, Francisco (1922)
    Rodrigalvarez Garcia, Pablo (1929)
    Sanchez, Enrique (1914)
    Sanchez Lazo, Rufino (1908)
    Suertegarai, Perez, Francisco (1914)
    Valdez Valdez, Jose
    Valdez Valdez, Juan
    Zabala Zuzuarregi, Isidro (1922)
    Zubeldia, Luis (1902)

Hauen senide edo ezagunekin harremanetan ipintzea gustatuko litzaiguke, irundar hauetaz gehiago ezagutu ahal izateko eta beraien hirian eskaini nahi diegun omenaldi xume honetan parte hartu ahal dezaten. Mesedez, ipini FORO IRUN XXIekin harremanetan honako posta elektronikoan: foroirunhogeitabat@gmail.com.

Eta bide batez, irundarrei maiatzak 20ko arratsaldea egutegietan gorde dezaten omenaldi eta esker on ekitaldi honetan gurekin egotera gonbidatzen diegu.

Etiquetas: