Asun Casasola 2. ipuin motzen lehiaketako irabazleak eta sarien banaketa

Txingudi Anti-Sexista.- Hasteko mil esker Asun Casasola II. Ipuin lehiaketan parte hartu duzuten 372 idazleei. Zuek gabe ezin izango genuke hau idatzi.

Azaroaren 25ean TAS osatzen dugun elkarteok berriz ere leihaketaren deialdia zabaltzea erabaki genuenean, herritarrak mugiaraztearen ilusioarekin egiten genuen. Esan dezakegu helburu hau erabat lortu dugula, iaz 108 ipuin jaso bagenituen aurten 417 ipuin izan dira jaso ditugunak.

Jasotako ipuin zaparradarekin erabat txundituta geratu gara, eskerrak ematea besterik ez dugu eta gizartea eraldatzeko beharra berresten dugu erabat.

Eskerrak eman beharrean gaude 22 nazionalidade ezberdinetako gizon eta emakumeei (189 eta 183 urrenez urren) ahotsa altxatzeagatik hitzaren bitartez, inork ahaztu ez dezan Nagoreri gertatutakoa.

Hitz hauek Asunen lana sustatzen dute eta denon artean gaitz hau geldiarazi dezakegula amestarazten gaituzte.

Martxoaren 8 a egutegiko data esanguratsu bat da hainbat aldarrikapen lau haizeetara zabaltzeko: gizon zein emakume izateak norberaren aukerak baldintzatuko ez dituen  gizarte baten alde lan egiteko beharra, edonolako bortizkeriarik gabeko bizi duin baterako eskubidea.

Instituzioen inplikazioaren beharra azalerazten duten, ezberdintasunak betikotzen dituzten egunerokotasuneko keinu txikiak aldarrikatzeko eguna.
Lehengo urtean ipuinak eskualdeko zenbait kazetarik irakurri zituzten, helburu guzti hauetan beraien inplikazio azpimarratzeko asmoz (eskerrik asko parte hartzeagatik), aurten aldiz, ibilbide honetan baita ere ezinbestekoak diren hezkuntza arloko pertsonak izango dira.

Euskarazko sailean ipuin irabazlea “Zeinek lortu du?” izan da, Hondarribiko Nerea Sarriegi Atienza gazteak idatzitakoa.

Gaztelerako sailean irabazlea “ Como el viento” izan da Olga Alicia de Ferrari idazlearena, Argentinako San Pedro hirikoa.

Hala ere, adierazi nahi dugu gaztelerako sailean epaimahai kideen artean ez dela adostasun osorik egon, Alfonso Sastrek “La casa de dios” ipuina proposatzen zuen irabazle gai, Luis Chaparro Gonzalez egilearena. Alfonsoren hitzetan, adostasun osoa ez da lortu, ipuinen literatur maila oso handia izan delako.

Ipuin irabazleak zein sailkatutako beste batzuk, Ion Martinez de Santamariaren musikariaren doinuez lagunduta, martxoaren 13an, igandea, arratsaldeko 18tan Urdanibiako plazan irakurriko dira. Bertan Asun Casasolarekin batera sari banaketa egingo da.

Epai-mahai kideak eskertu nahi ditugu berriro ere, inolako ordainik gabe egitasmo honetan parte hartzeagatik, hasiera batean espero zena baina denbora gehiago eskeiniz gainera.

Milesker Mertxe, Alfonso, Itziar, Ainara, Javier eta Eneritz.

Bestalde Oskarbi liburudenda eskertu nahi genuke baita ere, gure proiektuan sinesteagatik zein animoak eta espazioa eskeintzeagatik.

Milesker Asun zure ausardiarengatik!

Zoritxarrez gure erabateko gaitzespena azalerazi nahiko genuke joan den asteburuan gure hirian gertatutakoari.

Etiquetas: