KALERA, KALERA! Bakea ta askatasuna irabaztera !

Larunbatean, abenduaren 10ean, KALERA KALERA preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio ekimena abiatuko dugu. Ekimen horren bitartez presorik gabeko herria irudikatu nahi dugu, preso guztiak etxean, kalean nahi ditugu gurekin Euskal Herriaren alde borrokan.

  - Orain dela urte bat, preso eta iheslari ohiek gure artean biltzeko beharra sentitu genuen egun gartzeletan, deportazioan eta exilioan ditugun kideen etxeratzeko bidean gure ekarpena eskeintzeko. Dimentsio humanitarioaz gain beharrezkoa ikusten genuen esparru politikoan ere eragitea, beraien egoera gizarteratzeko.
  - Hasieratik argi utzi dugu gure borontatea ez zela beste eragile politikoa bat bihurtzea,  aldiz kontzeptu batzuen inguruan argitasuna eta zehaztasuna erakutsi nahi genuen. Horretarako amnistiaren kontzeptua esplikatzeko eta uler arazteko hainbat ekimen burutu ditugu.
  - Lehen agerraldia martxoaren 13an burutu genuen Usurbilen “Amnistiaren Norabidean, preso eta iheslariak etxera” agiria aurkeztuz. Ekimen horren bitartez egoera politiko berriaren aitzinean EPPKak 2013ko abenduan egindako ekarpena gizarteratu nahi genuen. 1650 preso eta iheslari ohiek izenpetu zuten agiria.
  - Horrez gain, Preso Politikoen Nazioarteko egunean, apirilaren 17an, manifestazio bat antolatu genuen Bilbon non 20.000 pertsonak mobilizatu ziren. Udan ere beste mobilizazio batzuk burutu genuen.
  - Preso ohi gisa lotuak sentitzen gara humanoki eta politikoki presoekin eta horregatik kalean ikusi nahi ditugu. Ez diogu inori eskatuko iraganari buruzko irakurketa berdina egitea, aldiz bai uste dugu elkarbizitzeko esparru politiko eta demokratiko amankomun bat eraiki behar dela, baita egun preso daudenekin.
  - Unea da gatazkaren ondorioak era integralean konpontzeko. Ezin dugu onartu egungo egoera. Hollanden legealdia amaieran gaude, bilanak egiteko unean beraz. PS-ren gobernua, aurrekoak bezala, Madrilen menpe egon da, Madrilen agindupean. Giza eskubideen herrian euskal preso politikoak eta orohar euskal errepresaliatuak behin eta berriro erasotuak izan dira: dispertsioa eta sakabanaketa hor dirau, baldintzapeko askatasun eskaerak ukatuak, preso gaixoak gartzelan (agurrik beroenak Ibon Fernandez Iradiri), eta gutxi balitz azken erasoa FIJAITena.  Azken aste hauetan hainbat euskal preso politiko eta preso ohiak justizia agintarintzapean poliziaren aitzinean aurkezteko deialdia jaso dute, terrorismo urratze egileen fitxategi judizial automatizatuaren barnean sartzeko. Probokazioa!
  - Egoera hori gainditzeko beharrezkoa da kooperazio espazioak irekitzea Euskal Herri osoan. Zentzu horretan zoriontzekoa da IEHan lortu den euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko kontsenso zabala.

KALERA, KALERA! Bakea ta askatasuna irabaztera !
Larunbatean, abenduaren 10ean, KALERA KALERA preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio ekimena abiatuko dugu. Presorik gabeko herria irudikatu nahi dugu, preso guztiak etxean, kalean nahi ditugu gurekin Euskal Herriaren alde borrokan. EPPKri gure babesa adierazi nahi diogu, Amnistia, bakea eta askatasunaren alde mezu ozen bat hedatu ere. Ekimen horrek presoen eskubideen urraketak salatzeko hainbat eragileek antolatzen dituzten ekimenekin osogarritzat jotzen dugu.

KALERA, KALERA! Bakea ta askatasuna irabaztera” lemapean burutuko dugun dinamika honek gune nagusi bat izango du, Usurbil-en antolatuko den KALERAGunea; egunero, bertan, hainbat preso ohi bilduko da karpa batean eta hainbat ekimen burutuko dira. Jadanik 400 baino gehiago preso-ohi konprometitu da KALERAgunearekin egun batzuk Usurbilgo itxialdian parte hartzera.

Usurbilgo KALERAgunearen egitaraua osatuta dago eta dagoeneko abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean iraungo dituen 30 egunak ekimenez bete dira presoen alde.
Usurbilgo KALERAguneaz gain, Euskal Herriko herri eta txoko guztietan KALERA KALERA ekimenak prestatzen ari dira: martxak, autokarabanak, elgarretaratzeak, manifestazioak, argazki kolektiboak, kantu-jira, kalejirak kandelekin,... ehunka mobilizazio antolatu dira dagoeneko abendu eta eta urtarrilean zehar, betiere euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko. Ekimen garrantzitsuen artean:
  - Abenduak 10: KALERA gunearen inaugurazioa.
  - Abenduak 17: 357 presoen arteko mus txapelketa.
  - Abenduak 31: EHko gartzeletako martxak.
  - Urtarrilak 6: Giza katea Donostian (Haizearen arrazia eta Alderdi Eder)
  - Urtarrilak 8: preso eta iheslari ohien agerraldi masiboa eta gunearen itxiera.

Egitarauari buruzko informazio osoa www.kalerakalera.eus helbidean aurkituko duzue.

Amaitzeko, “KALERA, KALERA! Bakea ta askatasuna irabaztera” dinamikaren baitan antolatuko diren ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak batez ere larunbat honetan Usurbilgo plazan arratsaldeko 17:30etan egingo den KALERAgunearen inaugurazio ekitaldian. Gonbidatzen ditugu ere IEHko eragile politiko, sindikal, sozial, etab,  Usurbilera bisita bat egitea.

Etiquetas: