Moskuko jaietako bertso saioak, abuztuaren 13an eta 15ean

Irunabar.- Abuztuaren erdialdera hurbiltzen ari garen honetan, Moskuko jaietarako antolatu ditugun bi bertso-saioen berri ematera gatozkizue.

Irunabarrek bere aletxoa jarriko du aurten ere Moskuko jaien antolakuntzan, eta bere gain hartu ditu abuztuaren 13ko eta 15eko bertso saioak. Lehendabizikoa, abuztuaren 13koa, larunbatarekin, bertso poteoa izango da, eta Egoitz Zelaia hendaiarra, Jokin Bergara eibartarra eta Aitor Errazkin irundarra ariko dira bertsotan. Herri-bazkariaren ondotik abiatuko dira bertso-poteoan Urdanibia plazako tabernetatik.

Abuztuaren 15ean, aldiz, astelehenarekin, bertso saioa antolatu dugu Urdanibia plazan Manu Goiogana, Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariekin. Gaiak jartzen Egoitz Zelaia ariko da.

Batean zein bestean, elkarrekin disfrutatuko dugulakoan, ongi segi

Etiquetas: