Ikastaro berriak antolatu dira El Espazion hilabete honetarako

- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu
Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Otsailaren  4ean,  09:30etan El Espazion.

- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…Datak: Otsailaren 5ean 09:30etan El Espazion.

- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.Datak: Otsailaren  8an. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (iraupena: 2 ordu)
Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeakData: Otsailaren  23an . Ordutegia, 9:00tan, El Espazion.

.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa:  lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.Data: Otsailaren 25ean Ordutegia;12:00tan El Espazion.Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

- Sortu zeure CV eta kudea ezazu posta elektronikoaren bidez (iraupena: 3 ordu)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.Datak: Otsailaren 26an.Ordutegia; 9.30etan El Espazion

Eta hurrengoak  Irun Ekintzak bultzatuak;

-NOLA IDENTIFIKATU ETA AREAGOTU NIRE LANEKO ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA GAITASUNEN ARABERAKO CURRICULUMA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak, zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.  Data: Otsailaren 15ean, 09:00etan, El Espazion.
-GAITASUNEN ARABERAKO LAN-ELKARRIZKETA (4 ordukoa)
Has zaitez gaitasunetan oinarritutako lan-elkarrizketei aurre egiten eta arrakastaz gainditzen lagunduko dizun entrenamendu prozesu bat egiten: Ikasi narratiba lantzen, honelako elkarrizketei aurre egiteko oinarrizko tresna gisa.
Data: Otsailaren 17an, 09:00etan, El Espazion.

-LINKEDLN: LANEKO SARE ONENETAKO BAT (4 ordukoa)
Izan zaitez pertsona proaktiboa enplegua bilatzeko garaian: Erabili LINKEDIN jendeak ezagutu zaitzan, sustatzeko, eta sarean zure enplegu-emaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko; ikasi informazioa kudeatzen, gomendatzen, eta enpleguarekin loturiko interes taldeak sortzen eta horietan parte hartzen. Data: Otsailaren 18an, 09:00etan, El Espazion.

-“SMART MANAGEMENT”. DENBORA PERTSONALA KUDEATZEKO GESTIOA (4 ordukoa)
Zure denbora kudeatzean, erabil itzazu, lan bila dabilen pertsona zaren aldetik, zure “produktibitatean eta errendimenduan” hobekuntza lortzeko teknika eta metordo eraginkorrak: alda itzazu oso eraginkorrak ez diren ohitura eta portaerak, antola zaitez, eta arreta jarri errendimendu handiko jarduerak gauzatzen.
Data: Otsailaren 19an, 09:00etan, El Espazion.

 

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: