Kaleratzeei STOP Desahucios Platafomak komisio mistoaren eraginkortasuna eztabaidatzen du eta ez du bere jarraitutasuna ziurtatzen hartan

rpSTOP1006201602.jpgHemen dauden informatu nahi diegu 2012an Kaleratzeei STOP Desahucios Platafomak eskatutakoa Batzar Mixtoa sortu zela Udaletxearekin batera pertsona eta familia askori laguntzeko eta euren arazoak konpontzeko helburuarekin kaleratzear zeudenak edo izan zirenak, era berean beste gaiak ere,etxebizitzarekin lotuta jorratu nahi genituen.

Lau urte pasatu dira eta gaur egun Plataformak aurkeztu zituen planteamendu askok Administratzio honetatik ez dute erantzun egokirik eduki.

Halaber, mozioak Osoko Bilkuran aurkeztu genituen, Irunen zein Hondarribian. Irunen EHBilduk eta Podemosek alde bozkatu zuten eta PNVek, PSEk eta PPek aurka bozkatu zuten. PP. PSE eta PNV alderdiek Irungo udaletxean eta PNV Hondarribian antzeko mozioa aurkeztu zuten baina bere muin guztian aldatuta adibidez udaltzainaren zeregina kaleratzeetan:ezin ziren agertu kaleratze kasuan agente judizialak izango balira bezala.

Hori zela eta, Irun zein Hondarribia ez dira kaleratzerik gabeko udalerriak, baina ia Gipuzkoa osoan eta Batzar Nagusietan onartu zen.
   
Geure Plataformatik Batzar Mixtora joatea erabaki genuen aukera berria emanez politika aldaketa lortzeko legealdi berrian hasi diren pertsonei konfiantza bortoa emanez.
 Dena den, gure parte hartzea mahai honetan behin behingoa da, ez du ziurtatzen behin betikoa izango denik.
Pasa den asteazkenean bildu ginen eta espero dugu testimoniala ez dadila izan
Gaur egun hipotekaz edo alokairuz euren etxeetatik kanporatuta dauden pertsonentzat ez dago soluzio azkarrik, nahiz eta korporazioak jakin alokairuaren kasuan salaketa jartzen denetik 10 egunetan kalean egon daitezela.

Kaleratzeei Stop Desahucios Plataformari zein Gizarte Zerbitzuei gero eta maizago “kaleratze espres” kasuak iristen zaizkie, PPek eta PSEk aprobatu zuten legea aplikatuz, kalean utziz familiak lan prekarietaearen eta kapitalismoaren biktimak gizarte egoera odoltsua eragin duena.

Egoera gizarte laguntzekin ez da konpontzen, ezta gehienez 250,00 euro duen laguntzarekin ere : gela baten alokairuak hori baino gehiago balio du eta familia bat ezin da bizi egoera horretan inondik inola.

Alokatzeko ere diru-sarrerak 3000eurokoak izango dira. 20-30 urte dituen gazte batek inoiz ez badu lan egin eta orduka lan egiten badu edo lanaldi murriztua badu nola lor dezake mota horretako alokairua ez bada inondik iristen ere zifra horretara ?

Denak dira erantzunik gabeko galderak.

Hala eta guztiz ere, konfiantza apur bat ematen diogu Ongizatearen etapa berri honi, azkenean Udal Gobernuak onartzen baitu berandu iristen dela behar historiko bati aurre egitera, udal arloan etxebizitza lortzea, premiazkoa eta hazkorra den arazoa.

Udal Gobernu honek bizigarritasun arazoa konpontzen ari dela aitortzen du Gizarte Laguntzen bidez (GEL eta EL) eta honek gure ustez konzientzia eta gogo politiko eza adierazten du.

Txip aldaketaren zantzuak ikusten baditugu ere, behin eta berriz jardun eta gero etxebizitzaren kontzeptua eskubide gisa eta ez merkatu-produktu bezala erabili behar dela, oraindik ere Udal Gobernuan ez dugu antzematen egoeraren kontrolik: beharra eta ahalmena erantzun egokia emateko.

Eskerrak urtero superabita daukagun emerjentziazko 6 etxebizitzarekin eta proiektu egoeran aterpetxe bat 17 plaza duenarekin argi daukagulako

Azken finean, gaurko arazoak konpontzeko, deus ez.

Etiquetas: