GAZTE DANBADA MARTXOAREN 25TIK 28RA LAUDION

Ezin gara etorkizunaren zain egon. Esna harrapa gaitzala, adi, prest. Gure bide propioa eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin beharko dugu. Burujabetzaren bidean, gazteok arloz arlo emandako hainbat aldaketen isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituena. Bidasoaren bi aldeetako gazte antolakundeok, Ernai eta Aitzinak, elkarlanean antolatutako gazteon topalekua. Martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion. AUTOBUSEAN JUTEKO HAZIAN APUNTATU!!!

SARRERAK 35€ HAZIAN SALGAI!!! info+ (http://gaztedanbada16.info/index.php/sarrerak/)

Aisialdia, kultur eskaintza eta eztabaida politikoa uztartzen dituen egitarau anitza izango dugu, herri berri bat eraikitzen ari garen honetan gazteon ekarpena egingo diona zentzu askotan, puntu edo ertz ezberdin asko jorratuz.


HITZALDIAK, TAILERRAK ETA KULTUR ESKAINTZA info+ (http://gaztedanbada16.info/index.php/egitaraua/#denak)

Besteak beste, gai hauek izango ditugu hizpide: gazte boterea, burujabetza, autogestioa, Euskal Estatuaren eraikuntza, independentzia, amnistia, Ipar Euskal Herriko errealitate instituzionala, internazionalismoa, Euskal Herria Zuzenean festibala, elikadura burujabetza, gazteek bizi duten prekarietatea, komunikazioa, hezkuntza, drogak, euskalgintza, kirola, geopolitika etab.

Gainera, hainbat lagun gonbidatu dituzte hitza hartu eta eztabaida sustatzera: CUPeko Anna Gabriel, Eskoziako hautagaia den Cat Boyd, Jule Goikoetxea, EH 11 koloreko lagunak etab.

Ekintza praktiko mordoa ere izango ditugu: zirkoa, josten ikasteko saioa, xamurtasun tailerra, serigrafia eta txantiloiak egiten ikastekoak, “ideiatik formara” sorkuntza prozesua, rap eta sendabelar tailerrak, antzerkia, tratu onak, sormen prozesu kolektiboa etab.

Kultur eskaintzari dagokionean,  Ez da kasualitatea bertso saioa, Erractus poesia saioa, espetxearen inguruko poesia emanaldia, Marx attacks antzerkia, African dance, zumba euskaraz, agro olinpiadak, Lekeitioko Deabruak, Joseba B. Lenoir eta Olatz Salvador, elektrotxarangak, Aiaraldea Sound System, Electroswing, performancak eta beste hamaika kontuz gozatzeko aukera izango da.

KONTZERTUAK

Musika eskaintzari dagokionean, bi gune nagusi egongo dira aurten. Oholtza gainean bakerik ez! ekimeneko 27 talde igoko dira bi eszenatoki horietako batera, eta parte hartu duten beste hainbat taldek herrian egingo den Rock Maratoian jotzeko aukera izango dute. Topatu.eus webgunean dituzue entzungai ekimenean parte hartu duten 66 taldeak. info+ (http://gaztedanbada16.info/index.php/musika_astinduz/)

Karpa nagusian, aldiz, honako hauek joko dute: Esne Beltza, Afu, Gatibu, Norte Apache, McOnak, Blaka, Sorkun, Non Servium, Arkada Social, Juantxo Skalariak, Ken Zazpi, Gose, Pixontxis, Belako, Las Tea’s Party eta Xutik. info+ (http://gaztedanbada16.info/index.php/kontzertuak/)

NAZIOARTEKO DELEGARITZAK

Aurreratu dugun moduan, nazioarteko hainbat lagunek hartuko dute parte Gazte Danbadan. Laister izango duzue gure lagunen berri! info+ (http://gaztedanbada16.info/index.php/nazioartetik/)

#Danbada16   #EsnaHarrapaGaitzala



Etiquetas: