Bertso-bazkaria Landetxan eta BertsoTruk Legorretan

Irunabarrekoek datorren astebururako bi plan eskaintzen digute:

 - Alde batetik, bertso-bazkaria antolatu dute Landetxako Elatzeta Elkartekoek, otsailaren 20rako. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta auzoko seme eta Irunabarreko kide Zuhaitz Olazabalek jarriko dizkie gaiak. Gaur (2016/02/14) 6 sarrera geratzen ziren oraindik, beraz, animatuz gero, ez galde egin gabe geratu, behintzat! Sarrerak salgai Moskuko Sunbillan eta Landetxako Otazpi tabernetan.

 - Bestalde, eta BertsoTruk ekimenaren baitan, otsailaren 20an bertan Legorretara doaz, hantxe kantatuko baitute Txingudikoek eta goierritarrek. Txingudi taldearen izenean Manu Goiogana, Urko Casado eta Aitor Errazkin arituko dira, eta goierritarrenean, aldiz, Aitor Irastorza, Odei Lopez eta Gemma Urteaga. Saioa gaueko 22:30etatik aurrera izango da, Legorretako gaztetxean. Irundik edo ingurutik inor animatuz gero, badakizue, Irunabarrekoekin harremanetan jarri eta elkarrekin joateko, edo Legorretan egiteko topo.

Etiquetas: