EHLak Euskal Herrian!!

Aurtengoan Uribe Kostako parajeetan aurkitzen gara Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunek bertako herritarren laguntzarekin batera antolatutako topaketetan. Askapenako kide zein Europako hainbat bazterretatik etorritako elkartasun komiteetako kideak Euskal Herriaren errealitatearen inguruan hitz egiteko eta Euskal Herriarekiko elkartasuna bultzatzeko, eztabaidatu eta lerro amankomunak adosteko helburuarekin batuko gara.

Horrez gain, eskualdeko borrokak ezagutu eta gainontzeko herrietan egindako borrokak elkarbanatzeko aukera paregabea emango digu asteburu honek. Horretarako, ekimen ezberdinak antolatu ditugu Algortan bertan:

Alde batetik, ostiralean, presoak etxeratzearen aldeko kontzentrazioan, kanpaina bati bukaera emango diogu; izan ere, apirilaren 17an, preso politikoen nazioarteko egunaren bueltan, EHLek kanpaina hasi zuten, eta orain, Algortan, presoei idatzitako kartak presoen senideei eskainiko dizkiete.

Bestalde, larunbat gauean EHLek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da Txiki ta Otaegi plazan, gaueko 21:00etatik aurrera. Horrez gain, bertako produktuekin egindako afari herrikoia izango dugu giro ederrarekin batera.

Beraz, Eskualdeko zein Euskal Herriko internazionalistoi prestatu diren ekimenetan parte hartzera dei egiten dizuegu.




Etiquetas: