Donostia Antitaurina Orain plataformak herri galdeketa egin dadin 8.000 sinadura aurkeztu ditu

Donostia Antitaurina Orain plataforma.- Plataformak udalak eskatzen zizkionak baina 2000 sinadura gehiago bildu ditu,etengabeko lana egin duten 3 hilabeteetan zehar.

Zezenketak Donostiara bueltatu zirenean Donostia Antitaurina Orain plataformak herri galdeketaren alde lan egitea erabaki zuen, udalak berak aho batez 2015ean onartutako araua erabiliz. Herri galdeketa honen helburua Donostiarrak zezenketak egiteko bada, udalak diru laguntzak ukatu eta udal ekipamenduak ez uztearekin ados dauden edo ez jakitea da.

Hilabete luze batzuk lanean eman ostean Donostia Antitaurina orainek lortu egin du; beharrezkoak zaizkien 8.000 sinadurak lortu eta, gainera, 2000 gehiago bildu dituzte. Modu honetan udalak arazo legalengatik ezeztatu ditzakeen sinadurak badira ere aurrera eraman dadila zihurtatzen da.

Atzo, Martxoak 16, plataformak sinaduren orriak aurkeztu zituen Donostiako Udaleko herri partaidetza sailean eta Udal Gobernuari galdeketa lehenbailehen egitea eskatu zioten. Galdeketa Illunberekiko mugimendu, salmenta edo lagapenik egin baina lehen egitea eskatu zuten ere. Herri partaidetzaren araudiak definitzen dituen epeen arabera eta Udalak  prozesua atzeratzen ez badu, herri galdeketa Ekainaren 19an izatea da posible eta, horrela, biztanleriaren erabakia kontutan hartuta, aurtengo Aste Nagusian zezenketak ez programatzea.

Plataformako kideak konsziente dira bidea luzea dela eta lan handia geratzen dela, batez ere herri galdeketan partaidetza ahalik eta handiena izatea dutelako helburu. Dena dela positibo ikusten dute etorkizuna sinadura bilketan ibili diren hilabete hauetan Donostiarrek animalien erabilera eta gehiegikeriak baztertzen dituztela ikusi baitute.

Etiquetas: