Zabala Gogoan Hondarribiko lan taldea, Familiarrak eta herritarrak

Zabala gogoan.jpgAurten, 40 urte beteko dira Josu Zabala Hondarribian erahil zutenetik. Hori dela eta, “Zabala Gogoan” lan taldea osatu dugu.

Herrian beti gogoan izan dugu Josuri gertatua. Hori dela eta, urtero izan ohi da EKIMEN XUME GOGOANGARRIA baina, aurten, hauek dira gure asmoak: alde batetik, gertatutakoaren testigantzak jaso eta dauden edota eskuratuko ditugun irudi eta testuekin erakusketa bat antolatzea eta, beste aldetik, aurtengo irailaren zazpian EKIMEN BEREZIA egitea. Eta hau, zeren, gure artean hitz egin ondoren, orain arteko irailaren zortziko ekimena festaren barruan ezkutatua gelditzen baitzen eta, egoki deritzagu Hondarribiko egun handiarekin nahas ez dadin jai nagusiaren bezperan egitea.

Hondarribiko lan taldeak Josuren etxekoen helburu nagusia bere egiten du, hau da, belaunaldi berriek gertaturikoa ezagutu dezaten, berriz gerta ez dadin.

Hau guztia aurrera eramateko, UDALAREN laguntza eta, noski, bera osatzen duten KORPORAZIO osoaren babesa nahi genuke.

Aurten sorturiko “Zabala Gogoan” talde honek lanean jarraitzen du, ateak irekiak eta zain dituelarik, nahi duenaren ekarpenak eta testigantzak jasotzeko. Mila esker!

OHARRA: Taldearen helburuak lortzeko, zerbait baliagarri izango duena zabalagogoan@gmail.com, zuzenbide elektronikora zuzen daiteke.

TALDEAREN KIDEAK:

Gabriel Zabala
Lauren Bidaurre
Xalba Martinez
Maxuxa Larrarte
Markos Sodupe
Koldo Ortega

Etiquetas: