Irungo militante internazionalista bat atxilotua dago Txilen

IbanIrratian.jpgAtzo arratsaldean atxilotu zuten, Txiletar estatuko Maputxe herriko komunitate batetan zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, Txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.

Santiago de Txilera eraman, eta han dute poliziaren esku, Txileko estatutik kanporatzeko prozedura burutzen den bitartean. Litekeena da, gaur bertan, hango 22:00etan -sei ordu gutxiago dira han-, abioi batean sartu eta Estatu espaiñolera bidaltzea.

Irundarra, Maputxe herriarekin elkartasun lana burutzeagatik izan da atxilotua. Bertan, Maputxe hizkuntzan emititzen duen irrati bakarrarekin -Kimche Mapu irratia- elkarlana egin izanagatik, eta bizi duten errepresio egoera iraunkorra salatzeagatik. Hau da, jatorrizko herri bat den Maputxeen eskubideak defendatzeagatik, internazionalismoa praktikatu eta lan politikoa egiteagatik.

Estatu inperialistek etengabe herrien kontra eta hauen alde agertzen edozeinen kontra burutzen duten errepresioa salatzeko, eta irundar militanteari sustengu eta elkartasuna adierazteko, hauek gaurko zitak:

  • 18:00tan Batzar Informatiboa Hazia Kultur elkartean
  • 19:00tan kontzentra San Juan Plazan

Hemen duzuen bideoan ikusiko duzue bere atxilotze eta kanporatzearen arrazoia... http://www.angulaberria.info/eu/berria/2016-13-06/elkartasun-oihuak-kimc...

Elkartasun Internazionalista ez da delitua!
Hamaika herri borroka bakarra!

Etiquetas: