Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea, bigarrenak infantiletan eta bosgarrenak alebinetan

Igande honetan, apirlaren 24an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea taldeko ordezkaritzarekin.

Infantilean hiru txanda jokatu dira eta Gros XTren aurka lehia gogorraren ondoren,  Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea taldeak, Ander Tafall, Patxi Moreno, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein jokalariekin, bigarren postua lortu du, Zorionak!

Taldekako Infantil mailako sailkapena:
  1.- Gros XakeTaldea …………………………….11 puntu
  2.- Hondarribia -Marlaxka …….…………9 puntu
  3.- Axular…………...……………………………………….4 puntu
  4.- San Benito  ………………………………………… 0 puntu

Alebinean, Pablo Zaporta, Jon Gomez, Eduardo Fleta, Hodei Guerrero, Jon Olllo eta Nicolas Apariciorekin, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea taldeak txapelketa oso txukuna burutu du, Hondarribia taldeko hiru jokalarien lehenego txapelketa ofiziala iznabaita eta sentsazioak oso onak izateaz gain, jokalari gaztetxoek merituzko 5. postua lortu dute. Bejon dizueta eta zorionak!

Alebin Mailako sailkapena:
  1.- Gros XakeTaldea ……………………………  23 puntu
  2.- Zurriola A………………………………………… 20,5 puntu
  3.- Zurriola B ……………………………………….  19 puntu
  4.- Axular ………………………………………………    15 puntu
  5.- Hondarribia-Marlaxka ………………….13 puntu
  6.- Zurriola E …………………………………………. 12 puntu
  7.- San Ignacio ……………………………………….8,5 puntu
  8.- San Benito ……………………………………………  1 puntu

Etiquetas: