Bigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, maiatzan 186 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 172 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.927 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,5 hain zuzen. Iazko maiatzako hilabetearekin konparatua 492 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 14 behargin gutxiago zeuden langabezian maiatza amaieran. Azken urtean 102 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 681 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %12,4koa da (%13,5 Irungoa eta %8,5 Hondarribikoa), %10,5 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,7 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, zerbitzuetan batez ere.

Etiquetas: