Laugarren hilabetez jarraian langabeziak behera egin arren, oraindik 4.327 langabe daude Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, laugarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean. Uztailan 122 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 89 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.732 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,9 hain zuzen. Iazko uztaileko hilabetearekin konparatua 417 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 33 behargin gutxiago zeuden langabezian uztaila amaieran. Azken urtean 126 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 595 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,7koa da (%12,9 Irungoa eta %7,4 Hondarribikoa), %10 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,4 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia nekazaritza eta arrantza sektorean ezik.

Etiquetas: