Zerbitzu-sektoreari esker ekainean langabezia jaitsi da gure eskualdean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, hirugarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Bidasoaldean. Ekainean 159 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 106 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.821 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,2 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 502 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 53 behargin gutxiago zeuden langabezian ekaina amaieran. Azken urtean 116 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 628 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %12koa da (%13,2 Irungoa eta %7,8 Hondarribikoa), %10,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,5 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, baina zerbitzuen sektoreak batez ere eragin du langabe kopuruaren beherakada.

Etiquetas: