Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia

Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia antolatu du Irun Ekintzan-ek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bihar, ostegunean, urriaren 5ean izango da ekitaldia, 13:00etan Amaia Kultur Zentroan.  IESFP Bidasoa, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil formazio zentroa eta Pío Baroja BHI formazio erakundeetako 400 ikaslek parte hartuko dute. Bertan egongo dira, era berean, Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidentea.

Jardunaldiaren helburu nagusia da gazteei informazioa eskaintzea, eta motibazioa ematea, Europar Batasunak eskaintzen dituen aukerak azalduz, enplegua bilatzeko, beste estatu kideetan hizkuntzak ikasten jarraitzeko, eta garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko, egungo eta etorkizuneko eskariei jarraituz.

13:00ean izango da jardunaldiaren irekitzea, eta segidan, Violeta Morcillo EURESeko kontseilariak Europako enplegu aukerei buruz hitz egingo du, praktikak egiteko moduez, eta mugikortasunerako laguntza ekonomikoak jasotzeko aukeraz. Azkenik, Europan lan egin dutenen edo lan egiten dutenen esperientziak aurkeztuko ditu.

Bukatzeko, 13:30etan, mugikortasun esperientziak aurkezteko mahaia egongo da. Bertan, 2016-2017 ikasturtean mugikortasun proiektuak burutu dituzten gazteek haien esperientzien berri emango dute: mugikortasuna udaran lan egiteko, mugikortasuna Goi Mailako Graduko 2.zikloko formazio praktikak egiteko, eta Erasmus esperientziak.

Etiquetas: