Irungo EH Bildu pasa berri diren San Pedro eta San Martzial jaien inguruan

Sanmartzial eguna, Irungo herritarren gehiengoari esker, berriz ere jai-giroan emandako egun alaia izan da. Eta horrelako egunek berretsi egiten dute,  Irungo EH Bilduren iritziz,  alarde parekidean masiboki parte hartzen duten gure herriko gazte horiengan jarri beharreko konfiantza. Gazte hauek, zalantzarik gabe, izango baitira, udal egitarauan agertzen ez den jaien ospakizunik nagusi honen zentzua aldatuko dutenak.

Alkateak agertzen duen kontzientzia lasaitasuna bistakoa bada ere, berak oso ondo daki elkarbizitza arazoak ez ezik irundar guztion benetako berdintasun bermea ere jorratuko dituen elkarrizketarako guneak bilatzeko ardura duela.

Irungo EH Bilduk, ekainaren 30eko goizera arte, alkateari bere jokabidea aldatzeko eta alarde parekideari harrera egiteko eskatu zion, baina beste behin ere, uko egin zion.
Berriro soilik alarde parekideari harrera egin dion alderdi bakarra izan bagara ere, garbi daukagu gure herrian alardea bizitzeko modu ezberdinak daudela. Beraz,  alkateak publikoki Irungo EH Bildurekin bilera egiteko asmoa agertu zuenez, guk onartu egingo dugu, eta bilera horretarako eguna eta ordua jartzeko deia egiten diogu gainontzeko talde politikoei zabalduz.

Irungo EH Bildutik, beti, elkarrizketa oinarri duen irtenbide baten aldeko apustua egin dugu. Hori dela eta, alkateak agertutako borondatea zintzoa izatea espero dugu.

Etiquetas: