Eskerrak Euskal Jirako batzordearen partetik

fotoLerro hauen bidez, Irungo Euskal-Jiraren XXXIX. Edizioa egin ondoren, aurten, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez batzordetik Jira egitea ahalbidetzen duten laguntzaile guztiei.

Lehendabizi, udalari eta, bereziki, Kultura departamentuari, urtez urte laguntzen digulako.

Halaber, elkarte eta taldeei, beren Gurdiekin jaiaren arima, desfilea, ahalbidetzen baitute, eta haien atzetik joanez parte hartzen duten guztiei ere bai, kolorez betetzen dituztelako gurdi horiek.

Era berean, jira antolatzen babesa ematen diguten kolaboratzaileei ere: Txingudi Zerbitxuak,  Irun Hiria Bandari eta Txistulariei, AFIri, artisauei, txalaparta-joleei, bertsolariei, musika- eta dantza-taldeei, Herri Kiroletakoei, Irungo Atsegiñako erraldoiei, banderariei, mikeleteei, maindireetakoei, kateringekoei, publizitatekoei, musika- eta elektrizitate-ekipokoei.
 
Jira egin bitartean barrak funtzionatzen jarraitu dezan ahalbidetzen duten
kuadrilletako laguntzaileei ere bai.

Eta, azkenik, esker bereziak urtez urte desfilea ikusteko espaloiak betetzen dituztenei, bai bertakoei bai kanpotarrei.

Premisa horrekin, dagoeneko, gogo biziz ekingo diogu hurrengo edizioa prestatzeko lanari. Euskal-Jiraren bigarren etapa honetako 40.a izango da. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

2017ko Irungo Euskal Jirako batzordea

Etiquetas: