Gaur hasi da erraustegiaren aurkako GOSE GREBA Donostiako Easo Plazan

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Herritar talde bat gaurtik (ekainak 14)  eta ekainaren 21 bitartean GOSE GREBA egingo du erraustegiaren aurka Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio.

Dagoeneko, gose greban parte hartuko duten herritarrek egitarau berezia antolatu dute:

 - Ekainak 14, asteazkena: 17:00etan Easo Plaza apaintzeko deia: pankartak, banderolak…

 - Ekainak 14, asteazkena: 19:00etan gose grebaren hasiera.

 - Ekainak 14, asteazkena, 19:00etan hitzaldia. Hizlaria: José Luis Paulín (OEIT-GEISeko medikua). Gaia: Errausketa eta Osasuna. Hitzaldia gaztelaniaz.

 - Ekainak 15, osteguna: 19:00etan hitzaldia. Hizlariak: Pello Zubiria eta Joxe Mari Irazusta. Gaia: Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza. Hitzaldia euskaraz.

 - Ekainak 17, larunbata: 12:00etan. ERRAUSKETAREN AURKAKO GIZA KATEA. Easo plazatik Gipuzkoako Plazara.

 - Ekainak 18, igandea: 17:00etan Easo Plazan, “Munduko Dantzak” ikuskizuna. Haur, gazte, edonorentzako dantza saio parte hartzailea.

Bideo emanaldiak
 - Ekainak 14, asteazkena, 21:00etan Easo Plazan: Ziztadak
 - Ekainak 15, osteguna, 21:00etan Easo Plazan: The Yes Men Fix the World (euskarazko azpidatziekin)
 - Ekainak 16, ostirala, 21:00etan Easo Plazan: La fête est finie (euskarazko azpidatziekin)
 - Ekainak 17, larunbata, 21:00etan Easo Plazan: Gure lurra gure etorkizuna
 - Ekainak 19, astelehena, 21:00etan Easo Plazan: Gasland (euskarazko azpidatziekin)