Hondarribiko udal liburutegiaren itxiera

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Abotsanitz.- Hondarribiko udal liburutegiak itxiera jasango du Ekainaren 19tik aurrera zenbait hilabetetan zehar.

Gaur egungo aldi baterako egoitzaren kontratua aspaldi agortuta, urteetan zehar aldi baterako liburutegia izan den eraikina ustu eta betiko kokalekua berreskuratuko du.

Zuloaga Etxea Udal Liburutegiaren obra amaituta, altzariz hornitu eta liburuak lekuz aldatuko dira. Honetarako zenbait hilabeteko lanketa aurrikusten da eta Urria bitartean ez da liburutegi zerbitzurik izango udalean.

Larria deritzogu 4 hilabetez hondarribitarrentzat lehentasunezko zerbitzu bat ez ematea eta are larriagoa Hondarribiko Udalak gaurdaino inolako azalpenik eman ez izana.

Informazio hau lehen bait lehen gizarteratu dadila eskatzeaz gain, gutxieneko ikasgela eta ordenagailu gela egokiak ahalbidetu ditzala eskatzen diogu Hondarribiko Udalari.