Ireki-k ekainaren 17rako mobilizazio nazionala deitu du Gasteizen

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Bihar larunbata, ekainak 17, IREKI lan munduko ekimenak Gasteiz inguruan antolatuko dituen mobilizazioekin amaitutzat emango du bere ibilbidea.

2016ko urriaren 15ean Euskal Herriko txoko guztietatik bildutako 30 langilek Ibaetako kanpusean luzatu zuten erronkari jarraikiz, IREKI ekimenak ikasturte oso bat eman du langileen artean sinadurak biltzen preso eta iheslariak etxerako bidean jartzearen alde atxekimendua jasotzen.

Larunbat honetan, ekainaren 17an, Gasteizen mobilizatzeko deialdi bikoitza dugu:

  - Goizeko 11:00an Arangiz eta Otazutik zutabe bana abiatuko dira Gasteizko hirigunera.
  - Eguerdiko 12:30ean, bi zutabeek bat eginez, manifestazioa abiatuko da korreos plazatik “martxoaren 3” plazaraino.

Tags: