Emekik antolatuta, kaleko XXIV. margo lehiaketa

Datorren igandean, 20an, Emeki Elkarteak antolatutako Kaleko XXIV. Margo Lehiaketa ospatuko da.

Izen ematea egun berean egingo da, Hondarribiko Molla kalean, 1ean.

OINARRIAK:
1. Nahi duen margolari orok parte har dezake, baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

2. Lehiaketa 2017ko abuztuaren 20an, igandea, izango da. Izen ematea lehiaketaren egun berean egingo da, Hondarribiko Molla Kalea 1ean.

3. Zigilatzeko ordutegia hau izango da: goizeko 9:00tatik 11:00etara, Molla kalea 1ean. Neurri handiena 100 x 100 zm. izango da

4. Erabiliko diren teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mistoa izango dira. Partaide bakoitzak lan egiteko behar dituen tresnak eta materialak ekarri beharko ditu.

5. Parte hartzaile bakoitzak Hondarribiko txokoren bat aukeratu beharko du. Argazki, lamina edo antzekoetan oinarrituta egiten diren lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.

6. Amaitutako lanak, sinatu gabe, Gipuzkoa plazan aurkeztuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erakusketa toki berean kokatuko da.

7. Saritutako lanak Emeki Elkartearen eskuetan egongo dira.

8. Epaimahaiaren erabakia ezbairik gabekoa izango da.

9. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat eman gabe geldi liteke.

10. Sariak Gipuzkoa plazan banatuko dira.

11. Saririk gabeko lanak Gipuzkoa plazan, egun berean, gaueko 20:00ak arte jasoko dira. Une horretan jaso gabe geratzen diren lanekin Emeki Elkarteak erabakiko du zer egin.

12. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek inplizituki oinarri hauek onartzen dituzte.

13. Harremanetan jartzeko:
Emeki Elkartea. Molla,1. 20280 - HONDARRIBIA
Telefonoa: 943 64 34 02
Emaila: emekielkartea@hotmail.com

SARIAK:
  LEHENENGOA: 1.000 € Emeki Elkartea + oparia
  BIGARRENA:    700 € Hondarribiko Udala +oparia
  HIRUGARRENA:    500 € Emeki Elkartea + oparia
  ACCESITA:    Enmarkazio bat Atrezzo marko dendan (100 €) + oparia

Sarietan Done Pedro Kofradiak laguntzen du.

OHARRA:
Aurkezten diren lanekin arreta handia jarriko da; dena den, zerbait gertatuz gero, ardura ez da erakunde antolatzailearena izango.

Etiquetas: