Irunabarrek Moskuko jaiekin bat egin izan du beti, eta baita azken urteetan bertso-saioen antolakuntzan esku-kolpe bat eman ere. Aurtengoan, honakoak prestatu ditugu jaietako antolatzaileekin elkarlanean:
- Abuztuak 19, larunbata:
· Herri-bazkaria eta gero, bertso-poteoa. Bertsolariak: Manu Goiogana eta Eneko Abasolo "Abarkas".
- Abuztuak 20, igandea:
· Bertso-saioa. Arratsaldeko 19:00etan, Urdanibia plaza inguruan. Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” eta Egoitz Zelaia. Gai-emailea: Adrian Arruti.