IREKIk preso eta iheslariak etxerako bidean jartzearen alde langileen artean 79.383 sinadura bildu dituela, eta Foro Sozialaren eskutan utziko dituela iragarri du

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Goizeko 11:00ak zirenean, bost minutuko aldea eta eguraldi onarekin, IREKIk ekimenaren deialdiari jarraikiz ehundaka ibiltariz osatutako zutabe bana abiatu dira Arangiz eta Otazutik Gasteizeko hirigunerantz.

Langile martxa hauen buruan “Preso eta iheslarien etxerako bidea IREKI“ idatzita zuen pankarta bana ikus zitekeen. Izaera aldarrikatzailea nabaria zen ibilbaldi goiztiar honetan parte hartu duten eskuetan ikusi ahal izan diren ikurriña, bandera gorri, eta preso edo ihesean daudenen etxeratzearekin lotzen den ikurretan.

Garai beretsuan Correos plazara iritxi direlarik, atseden labur bat hartu dute mobilizazioaren bigarren zatirako jende gehiagoren zain geratuz. 12:30ean IREKIko kideek kazetariak artatu dituzte hainbat deklarazio eginez; jarraian,12:45 inguruan, manifestazioa abiatu da.

Manifestazioaren buruan euskal artistek diseinaturiko sei giltzarrapo handi eta “Langileon bultzadaz Preso eta iheslarien etxerako bidea IREKI" zioen pankarta handi bat nabarmentzen ziren. Haien atzetik arestian bi zutabeetan erabilitako ikurrak zeramatzaten lagun taldea eta 1.200 pertsona biltzen zituen manifestazioa.

“Martxoaren·ko plazara ailegatu da manifetazioa eta bertan burutu da azken ekitaldia. Aurkezleaz gain, musikari batek, euskal preso politikoen senideen ordezkaritza batek eta IREKIko bi kidek hartu dute parte, Eusko Gudariak eta Internazionala abesten amaitu aurretik:

  - ETXERAT elkartearen izenean Urtzi Errazkinek hitz egin du.
  - IREKIren izenenan, euskara eta gaztelera txandakatuz, Julen Mitxeltorena eta Ana Sebalek egin duten interbentzioak hiru zati izan ditu:

Lehenik eta behin oso positiboki baloratu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde sinadurak biltzeko IREKIko bolondresek egindako lan eskerga. Behingoz etxerako bidean jartzeko beharra langileen artean bizia dela baieztatu dute. Euskal Herri osoan bildutako sinadura kopurua 79.383koa dela jakitera eman dute.

Bigarrenik, langileen artean bildutako elkartasun altxor hori FORO SOZIALAren esku uzteko asmoa iragarri dute, preso, iheslari eta deportatuen itzultzea helburu duen bide orri zabalerako egitasmoari ekarpena eginez.

Eta azkenik, IREKI ekimena amaitutzat ematarekin batera, bertan bildutako guztiak animatu dituzte erakutsitako kemena eta ilusioa, gaurtik aurrera, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko beste edozein ekimenetan ere eskuzabaltasunez eskaintzera.

Tags: