Bihar ostirala 300 sarrera banatuko dira Carlos Nuñezen kontzertua ikusteko

Guztira 75 banatuko dira turismo bulego bakoitzean, eta pertsonako lau sarrera emango dira gehienez. Beraz, aretoak 699 eserleku dituela eta aste honetan zehar sarrerak banatu direla kontuan hartuta, sarrera gutxi geratuko dira leihatilan.

Carlos Nuñezen kontzertua 21:00ean hasiko da, Itsas Etxea auditorioan.

Zeltiar musikako artista ezagunenetako bat da Carlos Nuñez galiziarra. 1.000.000 disko baino gehiago saldu ditu munduan zehar, bere ibilbide osoan. Grammy latinoetarako bakarkako hautagaia izan da bi aldiz, Ondas saria jaso du, eta beste zenbait ere bai, mundu osoan.

Kontzertu gehiago Bidasoa Folk-en egitarauan
Bigarren kontzertua Irunen izango da, larunbatean, abuztuak 19an, Urdanibia plazan 21:00ean. Aziza Brahim sahararrak eskainiko du emanaldia. Bukatzeko, abuztuak 20an, igandean, Flavia Coelho abeslari brasildarraren txanda izango da. 20:30etan hasiko da kontzertua, Hendaiako Sokoburu plazan. Aurreko edizioekiko kokalekua aldatu dute oraingoan, hondartzako eremua mota honetako jardueretarako egokiagoa izan daitekeela ondorioztatu baitute.

Etiquetas: