Gose greban dagoen Iñaki Bilbao preso politikoak 13 kilo galdu ditu dagoeneko

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Iñaki Bilbaok hurko baten bisita jaso zuen atzo Puerto III-ko kartzelan, eta modu horretan bere egoerari buruzko informazioa jaso ahal izan dugu. Gaur 22. eguna betetzen ari da independentzia eta sozialismoaren aldeko gose greba mugagabean (http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2017/05/inaki-bilbao-gose-greba-mugagabean.html), eta dagoeneko 13 kilo galdu ditu.

Hiru aste jan gabe daramatzan arren, Txikitok indartsu dagoela adierazi du eta gose greba zein itxialdiarekin jarraitzeko prest. Era beran, borroka egitea guztioi dagokigula esan du, bere arabera, hori baita bide bakarra.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua