17tik 20ra Moskuko jaiak

mosku kartela fb.jpgUrtero, abuztu erdialdean Moskuko jaiak iristen dira. Aurten 17an hasi eta 20an bukatuko dira.

Ostegunean 19:00etan txosna irekierarekin batera pintxopote izango da. 20:15ean trakarekin emango zaie hasiera ofizialki jaiei. Ondoren Rukula, Pecozza United eta Pelax & Telmo Trenor taldeen ordua izango da.

Ostiralean 18:00etatik 20:30era pala finalerdiak, Moskuko Milla, dantza poteoa eta sardinada egongo da. 20:30ean kontzertuak iritsiko dira Cabezafuego, Inoren Ero Ni eta talde sorpresa batekin.



Larunbatean, goizean, pala finalak eta marmitako txapelketa izango dira. 14:00etan, urtero bezala, bazkaria eta ondoren bertso poteoa eta Zo-Zongó txarangaren turnoa iritsiko da. 21:00etan Aziza Brahim, Djum Djum eta Gorpuzkingz taldea arituko dira.

Igandean haur jolasak eta tortilla txapelketarekin esnatuko gara. Bazkaldu eta gero ipuin kontalaria, tailerrak, mus eta partxis txapelketa, txokolatada eta Afrodelicius antolatu dituzte. 19:00etan bertso-saioa, Profesor Vicente antzerkia eta Left Hook kontzertuaren txanda iritsiko da. 23:00tan trakaren burrunbarekin jaiei amaiera emateko ordua iritsiko da.

Gure agendan ekitaldien ordutegiak daude

Etiquetas: