Maiatzaren lehenean Bilbora joateko autobusak antolatzen ditu LAB sindikatuak

LAB sindikatua.- Badatorrela maiatzaren lehena... Testuinguru politiko berezian aurtengoan, garai berri bati ateak irekitzeko aukerak dauden testuinguruan hain zuzen ere. Baina bada arriskuzko garaia ere, PNV-PSE-PPk elite ekonomikoentzako kudeaketa ahalbidetzeko estatus berri baten negoziazio garaia.

Horregatik, aurtengo maiatzaren lehena, herri eta klase borroka indartzeko erabili nahi dugu, 78ko iruzurra berriro egin ez dezaten borrokatzeko. Mobilizazioa ezinbestekoa dugu burujabetza prozesua behar bezala garatu dadin. Instituzioak aldaketa politiko eta sozialaren alde lerrokatzeko mobilizatu behar gara.

MAIATZAREN LEHENEAN, Oarsobidasoako langileak BILBOra deitzen ditugu "LANGILEOK EUSKAL ESTATUA. BURUJABETZA OSOA ALDAKETA SOZIALERAKO" lelopean mobilizatzera.

Bertara joateko autobusak antolatuko ditugu: Irungo San Juan plazatik 9:45ean aterako da, Oiartzungo elizan 10:00etan, Oreretako panierren 10:15ean eta Pasai Antxoko frontoiko rotondan 10:30ean pasako da Bilbora joateko.

Apuntatzeko egoitzara deitu (943344541 / 943624714)  edo ondorengo tabernetan galdetu: Hazia, Amaxkar, Landare edota Mimosen.

Etiquetas: