Moskuko Jaietako kamisetak salgai plazan

Irungo Jaiak hastearekin batera hasiko dira motorrak berotzen Moskuko Jaiak. Horretarako, San Pedro eta San Martzial jaien bitartean postutxoa jarriko dute asanbladako kideek Urdanibia Plazan bertan. Ondorengo egunetan egongo dira salgai: ostiralean, ekainak 23 (17:00-21:00), larunbatean, ekainak 24 (11:00-14:00 eta 19:00-21:00) eta datorren asteko asteazkenean, ekainak 28 (17:00-21:00). Aurten, berrikuntza gisa, “tote bag” estiloko poltsak ere izango dira salgai. Bai elastikoek bai boltsek marrazki lehiaketako irabazleen irudia eramango dute gainean.

Edalontzi berrerabilgarriak
Horrez gain, plastiko gogorrezko edalontziak biltzeko helburua du asanbladak, jaietan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, eta bertaratzen direnei etxean dituzten edalontziak ekartzeko deia egin nahi die. Kutxa handi bat egongo da kamiseten postuan, eta asanbladak gordeko ditu edalontzi hauek, abuztu ospatuko diren jaietan erabiltzeko.

Etiquetas: