Tosu berreskuratu dute

Gaur, eguerdiko 12:30etan, 1200 pertsonatik gora batu gara telletxeko plazatik irten den manifestazioan Ibarbengoako parkingarekiko aurkakotasuna aurkezteko, "partida ez da amaitu lemapean".

Manifestazioa probalekura arte heldu da, baina Ormaza estartan talde bat Tosuko Landara heldu da jai giroan, elektrotxaranga batek markaturiko erritmoan. Bertan  landa inguratzen zuten heziak kendu dira eta txabola berri bat eraiki da, ortuetan neguko hainbat landare ipini dira, aza, porruak, brokolia... Segiduan polizia hurreratu da, hasieran zenbait kotxe, eta 15:00ak aldera 8 antidisturbio furgoneta. Landan jendea era baketsuan erresistitzeko prest agertu da. Auzokide batek azaldu die ertzainei jendeak ez zuela bertatik alde egingo, euren ustez zilegitasun osoa zeukatelako.  Getxoko osoko bilkuraren gehiengoa Ibarbengoako Parkinaren aurka dagoela ere aipatu die. Ertzaintzak landa inguratzen zuen bitartean, musika zegoen landan, eta jendea bertan abesten eta dantzan ibili da.

17:20 aldera poliziak alde egin du.

Tosuko landan bizitza arrunta egingo dugu; 19:00etan kontzertua egongo da, ondoren afaria eta bertan lo egiteko aukera.  Bihar ere egitarauak jarraituko du.

Iragarri bezala, partida ez da amaitu.

Etiquetas: