Inauteriak Lakaxitan

Ostiral mehea ospatzeko, kontzertua antolatu dugu 24ean. Bertan Zozo (Donostia-Usurbil), Katuarrai (Getaria) eta etxeko Pecozza United ('Eszeptizismoaren poltronatik' diska berria herrian aurkezten) taldeek joko dute, 21:30etatik aurrera.

Bestetik, iganderako, hilak 26, bakarrizketa bat eskainiko du JB Pedradas antzezleak. Aurretik egindakoei jarraipena emanez, istorioaren hirugarren ikuspuntua txertatuko du, La Doctora Miguelez izeneko bakarrizketarekin. 18:00etatik aurrera, pintxo-potearekin hasi, eta 19:00etan antzezlanak jarraituko duelarik. Oharra: gazteleraz izango da.