Satorralaiak Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektuan metroaren pasanterako sartu den diru-partida salatzen du

Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Jaurlaritzak 2017rako aurrekontuen proiektuan obra hau hasteko 4’7 milioi euroko diru-partida bat sartu duela salatzen du –beste 177 milioi konpometatzen ditu datozen lau urteetarako. Diru-partida hori sartzeak ez dio inola ere obra horrek lukeen urjentzia edo premiari erantzuten, EAJk PSOErekin izenpeturiko gobernu hitzarmenari zor zaizkion komenientzia politikoko irizpide hutsei baizik. Hortaz, proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak une honetan jendarteak dituen benetazko premiei erantzuteko erabil daitezela exijitzen dugu.

Satorralaiak datorren astean prentsaurrekoa emango du, metro-pasantearen afera zertan dagoen informatu eta martxoan zehar egingo diren informazio eta salaketa ekintzen berri emateko, ekimen horien buruan apirilaren 1ean “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean egingo den manifestazioaren deialdia zabaltzearekin batera.

Uneotan proiektuaren inposaketari aurre egiteko eta atzera botatzeko herritarren mobilizazioa berrindartzea ezinbestekoa dela uste dugu.   

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: