Eskorga jasotzaileari eta hodei programazioari buruzko bi ikastaro eskaintzen ditu Irun Ekintzan-ek

%100 diruz lagundutako bi formazio ikastaro eskaintzen ditu Irungo Udalak, Irun Ekintzan-en bidez (garapen ekonomikorako eta enplegurako Irungo ituna). Langabezian dauden eta hirian erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude.

Ikastaroetako baten helburua da eskorga jasotzaileen gidari izateko segurtasun ziurtagiria eskuratzea. Ezinbestekoa da eskorgen erabileran esperientzia edukitzea, ikastaroan ez baita tresna gidatzen erakusten. Erabiltzaileak gidatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak dituela berresten da, bakarrik. Uztailean zehar burutuko da ikastaroa. Datak ez daude zehaztuta, baina zortzi orduko ikastaroa izango da.

Bigarrena hodei programazioari, edo cloud computing delakoari buruzkoa da. Programazioan ezagutza eta IKT inguruetan esperientzia duten erabiltzaileei zuzendutako ikastaroa da. Uztailaren 3tik irailaren 15era egingo da, abuztuan oporrak izango direlarik. Alde batetik, parte hartzaileek hodei programazioko erreminta bat erabiltzen ikasiko dute.

Aurrerago, Redminen espezializatuko dira. Software gestiorako erreminta da, akatsen jarraipena egiten duen sistema bat duena. Beste erabilpen batzuk dira jardueren egutegia, proiektuen denbora lerroa irudikatzeko Gantt diagramak, wikia, foroa, bertsioak kontrolatzeko gordailuaren bisorea, RSS, roletan oinarritutako lan fluxuaren kontrola eta posta elektronikoarekiko integrazioa.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:
http://www.elespazio.com/sec_cursos.asp edo 943633160.

Etiquetas: